GRANADA CF 1-0 REAL SOCIEDAD

Egun txarra

Reala esku hutsik itzuli da Granadatik. Txuri-urdinek ez dute partida ona jokatu eta, erreboteko gol baten ostean, azken jardunaldietako emaitza onene bolada hautsi dute.

Lehen zatiak gutxi izan du kontatzeko. Bi taldeetako bat ere ez da hurbildu atezaina aztoratzera. Duarteren burukada bat, korner baten irteeran, eta Rui Silvarentzat estutasunik sortu ez duen Oyarzabalen urruneko jaurtiketa izan dira lehen zatiko erasoko ekintza aipagarri bakarrak. Joko asko zelai erdian, baina sakontasun gutxi.

Realarentzat zoritxarreko jokaldi batek desabantailan jarri ditu bigarren zatiaren hasieran. Victor Diazen jaurtiketa batek Germanengan jo du Remiro erreakzionatzeko aukerarik gabe utzita. Inork ez du gola egiteko meriturik egin, baina zoriak irribarre egin die andaluziarrei eta markagailuan aurrea hartu dute. Realak azeleragailua sakatu du azken hogei minutuetan eta Granada bere arean sartu arazi du, baina ez da gai izan aukera garbirik sortzeko.
Porrot honek donostiarren bolada ona eten du, nahiz eta Europako postuetan jarraitzen duten. Datorren igandean, partida handia izango dugu Reale Arenan Barçaren aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Granada CF: Rui Silva, Foulquier (Víctor Díaz, min.49), Germán (kap) Domingos Duarte, Quini, Eteki (Montoro, min.67), Yangel, Fede Vico (Puertas, min.53), Kenedy, Domingos Quina (Gonalons, min.53) eta Soldado (Molina, min.67).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Barrenetxea, min.78), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Illarra (kap)(Guevara, min.78), Merino, Silva (Guridi, min.28), Oyarzabal, Januzaj (Portu, min.63) eta Isak (Bautista, min.63).

Gola: 1-0: Germán, min.51

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Kenedy eta Germanentzat eta Portu eta Guevara kanpotarrentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!