Igandeko partida berezia izan zen Ekain, Xabier, Lander eta Markelentzat. Legg-Calvè-Perthes gaixotasuna duten haurrak dira, eta horrek odol-ureztatze ezak femurraren buruan eragiten die nekrosi abaskularra. Hautzaroan eragiten duen gaixotasuna da. Mugikortasuna mugatzen duen gaixotasun horrek kirola egitea eragozten die txikiei, inpakturik jaso ezin dutelako.
Igandean Reale Arenara gonbidatu nahi izan genituen ASFAPE (Perthes duten Familien Elkartea) elkartearen bitartez, partida modu berezian ikus zezaten. Haurrek, senideekin batera, gune pribilegiatu batetik gozatu zuten partiduaz eta, gainera, partida hasi aurretik jokalariak agurtzeko aukera izan zuten. Jokin Aperribaik, klub txuri urdinaren izenean, oroigarrizko kamiseta bat eman zien. Ezin izan zuten euren taldearen garaipenaz gozatu, baina ziur ez dutela ahaztuko Reale Arenan bizitakoa.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin