Realak Butarque bisitatuko du gaur eguerdian CD Leganesi aurre egiteko. Txuri-urdinek beraien momentu ona luzatu nahi dute Europan AFC Ajaxen aurka, LaLigan Real Betisen aurka eta Kopan UB Conquenseren aurka lortutako azken garaipenen ondoren. Donostiarrek hiru puntu baliotsu bilatuko dituzte Europako postuetara hurbiltzeko.
Borja Jimenezen taldea lehikatortasun handia erakusten ari da denboraldi honetan Lehen Mailara itzuli eta gero. Reala bezala, luzapenean kopako bigarren kanporaketa gainditzetik datoz, eta joan den asteburuan puntu garrantzitsua lortu zuten Mendizorrotzan, Deportivo Alaves bezalako aurkari zuzen baten aurka. Madrildarren salbazioa etxean garaipenak lortzetik igarotzen da, orain arte batu dituztenak Butarquen eskuratu baitituzte.
Urteko azken txanpari aurre egiteko, lehiatzen jarraitu nahi dugu, eta ahalik eta puntu gehien batu. Gaurko geltokia, Butarque, ez da erraza izango, baina txuri-urdinek edozein zelaitan irabazteko gai direla erakutsi dute. Erritmoa ez dadila gelditu. AURRERA REALA!!!