HEARTS - REAL SOCIEDAD (ASTEAZKENA, 20:00)

Erronka berri bat Europan

Realak Europako beste hitzordu bati egingo dio aurre asteazken honetan. Gorka Álvarezen taldeak Heart of Midlothian izango du aurkari Edinburgon, UEFA Women’s Europa Cupeko bigarren kanporaketako joaneko neurketan.

UEFA Women’s Champions Leaguen izandako ibilbidearen ostean, txuri-urdinek Europako bideari segida emango diote, oraingoan Eskoziako taldearen aurkako joan-etorriko kanporaketan. Lehen urratsa etxetik kanpo eman beharko dute, eta Realaren helburua nortasunez lehiatzea eta Zubietako itzuliko neurketari begira emaitza ona lortzea izango da.

Aurrean Hearts talde sendo eta lehiakorra izango dute. Eskoziarrak Spartansen aurka irabaztetik datoz, eta etxeko faktorea baliatu nahiko dute kanporaketan abantaila hartzeko.Realak, berriz, Badalonaren aurka joan den larunbatean berdindu ostean ekingo dio Europako hitzorduari. Taldeak azken partidetan tarteka erakutsitako joko onari jarraipena eman, urratsak egiten segitu eta Europako erronka berri honetan lehiakortasun maila altua erakutsi nahi du.

Neurketa 20:00etan hasiko da, tokiko ordutegian, eta ez da telebistaz eskainiko, etxeko klubak partidaren telebista-seinalerik ez ekoiztea erabaki baitu. Kanporaketa astebete geroago erabakiko da, irailaren 30ean, asteazkenean, 19:00etan Zubietan.

Europa, berriro ere, Realaren bidean. Lehen urratsa, Edinburgon. Aurrera, Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!