Dagoeneko eska ditzakezu Realaren hurrengo Ligako partidari dagozkion sarrerak: Racingen aurkako partida El Sardineron jokatuko da azaroaren 22an, 16:15etan.
Racingek 898 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari, 30 euroko prezio bakarrean.
Honela banatuko dira sarrerak:
· 698 sarrera bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako.
· 150 sarrera peñentzat.
· 50 sarrera klubaren konpromisoentzat.
Sarreren eskaera
Bazkidearen Atariaren bidez egin beharko da sarreren eskaera, gaurtik, azaroaren 12tik, azaroaren 16ra arte (12:00tan itxiko da epea).
Sarrera kopurua gainditzen bada, zozketa bidez esleituko dira. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta bazkidea edo RS Fana izan beharra dute.
Eskaera egiteko, 10 euroko erreserba-zenbatekoa ordaindu beharko da. Zozketan sarrerarik egokitzen ez bazaizu, zenbateko hori itzuli egingo zaizu; sarrera egokitzen bazaizu, berriz, sarreren azken preziotik deskontatuko da. Sarrera egokitu eta, azkenean, jasotzen ez baduzu, ez zaizu erreserba-zenbatekoa itzuliko.
Eskaera egiteko epea amaitutakoan, azaroaren 16an egingo da eskatzaileen arteko zozketa, betiere sarrera kopurua gainditzen bada. Egun horretan bertan, arratsaldeko lehen orduan, gure webgune ofizialean kontsultatu ahal izango duzu sarrera egokitu zaizun.
Sarrera egokituz gero, eskaera egin duen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du gainerako ordainketa egiteko jarraibideekin, eta 24 orduko epea izango du ordainketa egiteko. Ordaindu beharreko gainerako zenbatekoa 20 eurokoa izango da.
Zenbateko osoa ordaindu ondoren, formatu digitalean jasoko dira sarrerak, Bazkidearen Atariko erabiltzaile-profilean lotuta dagoen helbide elektronikoan, azaroaren 19tik aurrera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin