FC BARCELONA 4-2 REAL SOCIEDAD

Ez da hain urruti egon

Vídeo

Ezta LaLiga hasieran talde hauek hartuta ere. Realak ezin izan du Camp Noun garaipena lortu eta hiru eta huts galdu du. Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira eta, nahiz eta amaierako bi golek esperanza eman dioten txuri-urdinei, esku hutsik bueltatuko dira etxera

Ez dugu Realik onena ikusi. Hobekuntza prozesuan dago, jakina, baina gaur ezin izan dute euren futbola egin. Aurkaria, maila handiko, hobeto aritu da lehen minutuetatik eta, abisu batzuen ostean, Piquek aurretik jarrri ditu, alboko falta bat buruz errematatuta. Ordu erditik aurrera donostiarrak hobeto kokatzen hasi dira, norgehiagoka orekatuz. Haizea hartu arren, Imanolen mutilek ezin izan dute Neto arriskuan jarri.

Bigarren zatian txuri-urdinen irteera guztiz desberdina izan da. Hasierako minutuetan ondo presionatu dute etxekoen baloi irteera eta Oyarzabalek pare bat aukera izan ditu, nahiko politak, gola sartzeko. Eric Garciak bere lehen jaurtiketa itxi du eta bigarrena desbideratua joan zaio. Baina gipuzkoarren erreakzio txiki hori ezerezean geratu da Barçaren hirugarren golarekin. Azken minutuetan Realak bi gol egin ditu errenkadan eta esperanza eman. Gora joan da taldea baina luzapenean Sergi Robertoren golak partida erabaki du.

Realak ez du ondo hasi ikasturtea. Camp noun galtzea gerta daiteken zerbait da. Goazen Rayo Vallecanoren bila. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Neto, Dest (Emerson, min.71), Piqué, Eric García (Araujo, min.83), Alba, Sergio (cap)(Nico, min.83), De Jong (Sergi Roberto, min.72), Pedri, Griezmann, Memphis (Lenglet, min.90) eta Braithwaite.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.66), Aritz (Pacheco, min.81), Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Silva (Barrenetxea, min.46), Januzaj (Bautista, min.46), Oyarzabal (cap) eta Portu (Lobete, min.66).

Golak: 1-0: Piqué, min.19. 2-0: Braithwaite, min.45+2. 3-0: Braithwaite, min.59. 3-1: Lobete, min.82. 3-2: Oyarzabal, min.85. 4-2: Setgi Roberto, min.91.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horiak etxeko Sergio eta Nicorentzat eta kanpoko Zubimendi, Aritz, Aihen eta Le Normandentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!