RCD MALLORCA 1-1 REAL SOCIEDAD

Ez da iristen

Vídeo

Ez da garaipena iristen. Realak aurrea hartu du lehen minutuetan eta Mallorcak bigarren zatian berdindu egin du. Azken asteetan talde txuri-urdinari ez zaizkio gauzak ateratzen eta emaitzen dinamika hautsi ezinik jarraitzen du.

Partida hasiera bikaina izan du Realak. Oyarzabalek, bolea on batekin, asko estutu du Rajkovic,baina honek ezin izan du ezer egin Carlos Fernandezen gola saihesteko hirugarren minutuan. Braisen eta Silvaren arteko konbinazio on batek Sevillako aurrelariaren jaurtiketa batekin amaitu da, etxeko ateko ezker zutoinari itsatsita. Imanolen mutilak nagusi izan dira lehen zatian, baloiaren jabe eginez eta etxeko taldeari aukerarik eman gabe.
Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren alderantzizkoa izan da. Mallorcak, Realaren atzealdearen zoritxarreko jokaldiari esker, berdinketa lortu du Lee Kang Inen gol bati esker. Ordu laurdenean epaileak Le Normandek buruz sartutako gol bat baliogabetu du, eta Realak berriro ekin dio neurketako aginteari. Ez zuten merezi berdinketarekin bakarrik joatea, baina futbola ez da beti bidezkoa. Azken txanpan, bultza egin arren, donostiarrek ez dute partida irabazteko aukerarik sortu. Are gehiago, etxekoek zutoinarekin topo egin dute partida irabazteko aukera izan duten jokaldi batean.
Puntu horrek ez du aho-zapore onik uzten, eta donostiarrek ezin dute hautsi azken asteetan bizi duten emaitzen dinamika. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

RCD Mallorca: Rajkovic, Maffeo, González, Raíllo (kap), Nastasic, Costa (Ndiaye, min.46), Baba, Ruiz de Galarreta (Battaglia, min.82), Dani Rodríguez (Ángel, min.68), Lee Kang In (Sánchez, min.82) eta Kadewere (Abdón, min.46).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Le Normand, Pacheco, Rico, Zubimendi, Merino Silva (Take, min.81), Brais Méndez, Oyarzabal (cap) y Carlos Fernández (Sorloth, min.63).

Golak: 0-1: Carlos Fernández, min.3. 1-1: Lee Kang In, min.

Epailea: Martínez Munuera. Txartel horiak etxeko Dani Rodríguez eta Gonzálezentzat eta Carlos Fernández eta Sorloth kanpotarrentzat. Txartel gorri zuzena Mikel Merinorentzat 90.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!