Realak bat egin du EITBren maratoi solidarioarekin COVIDaren aurkako borrokan bere aletxoa emateko. Gure gizartearen zati handi batek bezala, gure klubeko lehen futbol taldeek ere parte hartu dute ekimenean, Bob Marleyren "no woman, no cry" abestiaren doinuarekin bertso bat abestuz.
Joseba Zalduak, Igor Zubeldiak, Aihen Muñozek, Mariasun Quiñonesek, Iraia Iparragirrek eta Amaiur sarriegik ahotsa jarri diote bertso honi.
Maratoi solidarioa koronabirusari buruzkoa izango da, eta bildutako dirua COVID-19ren ondorio sozial, sanitario eta ekonomikoak arintzeko erabiliko da ikerketa medikoaren bidez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin