OIS GOTEBORG

Ezagutza banatuz

Realeko bi teknikari Goteborgera joango dira laster, Orgryte IS talde suediarraren egituran lanean hasteko. Talde suediarrarekin lanean ari da talde txuri urdina duela 6 urtetik, eta 2018an lankidetza-hitzarmena sinatu zuen talde horrekin.

Denbora horretan, talde gipuzkoarreko behe-mailetako entrenatzaile batzuk OISek Göteborgen egiten duen campusera joan dira, eta OISeko lehen taldeak eta harrobiko hainbat taldek, aldian behin, gure hirira bisitak egin dituzte gure instalazioetan entrenamendu asteak osatzeko.

Orain, etxeko bi teknikari, Tomas Martinez eta Xabier Ruiz de Ocenda, suediar klubean sartuko dira scout eta metodologia arduradun gisa, hurrenez hurren, bi erakundeek datozen urteetarako sinatutako hitzarmenaren garapenean sakontzen jarraitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!