ATHLETIC CLUB 2-0 REAL SOCIEDAD

Gau txarra

Vídeo

Gaur ez. San Mamesen irabazteko ia dena ondo egin behar da eta Reala ez da bere ohiko mailatik gertu egon. Lehen zatian Athletic oso nagusi izan da eta hor sustatu du bere garaipena. 

Reala ez da Reala izan. Ez da inoiz eroso egon, batez ere etxekoek egindako presio bikainagatik. Horrek ez die txuri-urdinei bere ohiko jokoa egitea utzi. Lehen zatian bizkaitarrek bi goleko abantaila hartu dute Williams eta Raul Garciaren erremateei esker. Donostiarrek ez dute bere eguna eduki. Ez dira Unai Simonen inguruetara gerturatu. Lehen zatia, ahaztekoa.

Bigarre zatian Reala aurrera pausoa ematen saiatu da. Baloia gehiago izan du eta hobetu egin du. Isakek gola egin du baina, gutxigatik, VARak baliogabe utzi du.  Erreakzioa hor amaitu da. Realak egun txarra izan du eta porrotarekin ordaindu du. Bi aste aurretik orain lan egin eta hobetzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Unai Simon, Capa, Yeray, Iñigo, Yuri, Dani Garcia, Unai Lopez (Beñat, min.67), Muniain (kap), Raul Garcia, Cordoba (Ibai, min.74) y Williams (Aduriz, min.86).

Real Sociedad: Moya, Zaldua, Zubeldia, Llorente, Aihen, Illarra (kap)(Portu, min.36), Merino, Odegaard, Januzaj (Sangalli, min.78), Oyarzabal y Willian Jose (Isak, min.55).

Golak: 1.0: Williams, min.11. 2-0: Raul Garcia, min.28.

Epailea: Estrada Fernández. Txartel horiak etxeko Raul Garcia, Cordoba eta Dani Garciarentzat eta kanpoko Zaldua eta Porturentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!