DEPORTIVO ALAVES 0-0 REAL SOCIEDAD

Gola falta

Vídeo

Realak hutsean berdindu du bart Mendizorrotzan jokatutako partidan. Txuri urdinak hobeak izan dira, baina ez dute asmatu.

Lehen zatiko hasieran bi taldeek kontrako area zapaldu dute. Isakek goletik gertu egon da baina bere errematea Pachecok atera du atepetik. Joseluk, etxekoen aldetik, Remiroren  gainetik loratu du baloia, baina gehiegi. Lehen minutuen ostean, Reala nagusitzen joan da. Merquelanzek urrutitik probatu du, Pachecok ondo aldenduz, eta Merino, eskuin hankarekin eginiko bolea batean, desbideratuta errematatu du.

Bigarren zatiaren hasieran Realak partidako aukerarik onena izan du. Isakek zutoinaren ondora jaurti du eta Pachecoren aldaratzea Porturen oinetan erori den arren, honek ez du asmatu. Etxekoak hamar jokalarirekin geratu dira ordu erdi falta zela eta, une horretatik aurrera, donostiarren nagusitasuna ia erabatekoa izan da. Pachecok berriro salbatu ditu babazorroak Willian Joseren errematearekin.
Puntu bat gehiago. Ezin izan du norgehiagokaren azken zatiko nagusitasuna aprobetxatu, baina beti da ona etxetik kanpo batzea. Orain, txipa aldatu eta hamaseirenetarako txartela bilatu Napolin. Ahal da. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alavés: Pacheco, Navarro, Laguardia, Lejeune, Duarte, Battaglia, Pina, Luis Rioja (Edgar, min.88), Jota, Lucas Pérez (Martín, min.72) eta Joselu.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.75), Zubeldia, Sagnan (Zubimendi, min.83), Aihen, Guevara, Merino (cap), López (Bautista, min.75), Portu (Barrenetxea, min.83), Merquelanz eta Isak (Willian José, min.75).

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia etxeko Leujenerentzat eta txartel gorri zuzena etxeko Battagliarentzat 61.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!