REAL SOCIEDAD 3-0 RCD MALLORCA

Goruntz

Vídeo

Realak RCD Mallorca gainditu du bigarren zatian. Txuri-urdinek euren futbol onena atera dute atsedenaldiaren ostean, eta, Isak, Barrenetxea eta Porturen golekin, goian jarraitzeko beharrezko garaipena ziurtatu dute.

Kosta egin zaio Realari lehen zatian. Kanpokoak ondo kokatuta zeuden zelaian, eta etxekoek ez zuten Reinaren atearen aurrean arrisku handiegirik sortzea lortzen. Partidak aurrera egin duen bezala, gehiago askatu dira Imanolen mutilak. Aukerarik argiena Isakek izan du, atezainaren aurrean geratu eta gero asmatu ez duen arren. Mallorcako jokalariek aukera onak izan dituzte lehen minutuetan, baina Remirok ondo konpondu du egoera.

Donostiarrek lehenengo gola egitea lortu dute lehen minutuan. Isaken gol jokaldia Porturen pase batekin. Gol bikaina.. Abantailak lasaitasuna eman die etxekoei, eta are gehiago bigarrena iritsi denean. Barrenetxeak, area kanpoko jaurtiketa bati esker, zorte pixka batekin, Reina gainditu du. Partida bideratua. Amaieraraino txuri-urdinek gol gehiagoren bila jarraitu dute eta Portuk hirugarrena egin du, Odegaarden aldaratzea aprobetxatuz.

Hiru puntu garrantzisuak, berriz ere ligan sartzeko eta taularen goiko aldean jarraitzeko. Orain, Koparen bila. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Llorente, Le Normand, Aihen, Zubeldia, Merino (Guevara, min.77), Odegaard, Oyarzabal (kap) (Barrenetxea, min.57), Portu eta Isak (Januzaj, min.80).

RCD Mallorca: Reina (kap), Fran Gamez, Valjent, Raillo, Agbenyenu, Febas (Pozo, min.59), Baba, Lago Junior (Take, min70), Dani Rodriguez, Hernandez eta Budimir (Abdon, min.83).

Golak: 1-0: Isak, min.46. 2-0: Barrenetxea, min.58. 3-0: Portu, min.81.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Vajlent eta Agbenyenuri.

Asistentzia: 29.912 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!