MANCHESTER UNITED 0-1 REAL SOCIEDAD

Handia

Vídeo

Realak garaipen ikusgarria lortu du Europa Leagueko debutean. Old Trafforden, duela ia hamarkada bat Championsen galdu zuen eszenatoki berean eta aurreko denboraldian berdindu egin zuen berean. Partida gogoangarria, zale guztientzat historiara pasako dena.
Talde txuri-urdina sendo aritu da hasieratik, eta tarte gutxi eman dizkio aurkariari. Ordu laurdenera bere lehen aukera izan du, baina Silvak ez du area barruan errematatzailerik aurkitu. Manchesterrek ere hurbilketa arriskutsuak izan ditu, baina bi aukerak kornerrean amaitu dira. 36. minutuan epaileak etxekoen gola baliogabetu du Cristiano Ronaldoren jokoz kanpokoagatik. Emaitza ez da mugitu, atsedenaldian golik ez.
Realak aulkia mugitu du bigarren zatiaren hasieran eta Sorlothek Sadiq ordezkatu du. Bereak izan dira aukerarik onenak. 56.minutuan iritsi da Realaren gola, Brais Mendezek sartu duen penalti batean. Imanolen mutilek ondo gidatu dute partida eta ez diete lizentziarik eman ingelesei.
A zer garaipena Europako txapelketari ekiteko. Gure historiari gehitzeko prestigioa. Taldearen anbizioa etengabe hazten ari da. Gozatzera. Aupa, Reala!

Fitxa teknikoa:

Manchester United: De Gea, Dalot (Lisandro, min.46), Maguire (kap), Lindelof, Malacia (McNeill, min.83), Casemiro, Fred, Eriksen (Bruno Fernandes, min.46), Antony (Sancho, min.71), Elanga (Garnacho, min.71) y Ronaldo.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.84), Artiz (kap), Pacheco, Aihen, Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Turrientes, min.84), Silva (Cho, min.65), Take (Barrenetxea, min.78) y Sadiq (Sorloth, min.46)

Gola: 0-1: Brais Méndez (p), min. 59.

Epailea: Marco De Bello (Italia). Txartel horiak etxeko Lisandro eta Fredentzat eta Silva, Aihen eta Turrientes kanpotarrentzat.

Inzidentziak: Minutuko isilunea gorde da Isabel II Erreginaren heriotzagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!