Ez da asko falta izan punturen bat lortzeko, baina Realak 3-2 galdu du Pizjuanen. Lehen zatian markagailua bi aldiz berdindu arren, etxekoek bigarren zatiaren hasieran sartutako gol batek gipuzkoarrak zigortu ditu.
Gutxitan ikusten dira hainbeste gol partida hasieran. Ordu laurdenera lau gol sartu dira. Bitxia. Etxekoak bi aldiz aurreratu dira, En Nesyriren bi golekin, baina gipuzkoarrek bi aldiz berdindu dute Diego Carlosen (bere atean) eta Isaken (korner baten irteeran) golekin. Eromena. Justu ondoren, jokaldi eder batean, Guridik aukera argia izan du hirugarrena egiteko, baina eskuinarekin egindako jaurtiketa Bonok desbideratzea lortu du. Partida lasaitzen joan da, eskerrak, eta markagailua berdin mantendu da. Remirok, En Nesyriren aurkako irteera batean, Sevillako erasotzailearen beste jokaldi on bat desegin du. Lehen zatiko azken minutuetan, Realaren erasoko jokaldi onak iritsi dira: Bonok Modiboren jaurtiketa bat aldaratu du, eta Isakek buruz jo du Gorosabelen erdiraketa.
Bigarren zatia gaizki hasi da Realarentzat. Izan ere, lehen minutua bete aurretik, En Nesyrik hirugarrena egin du. Kosta egin zaio Imanolen taldeari Bonorengana hurbiltzea bigarren zatiaren hasieran, baina pixkanaka gora egin du. Portu, eskuinkada batekin, ez da hirugarrenetik urrun egon, eta are gehiago Merino, Koundek zutoinetik atera duen burukada batekin. Sevillak ere erabaki ahal izan du, baina Remirok buruz burukoan partida irabazi dio Susori.
Pena. Puntuak gertu egon dira. Orain, Superkoparen bila. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Sevilla FC: Bono, Navas (kap)(Aleix Vidal, min.70), Kounde, Diego Carlos, Acuña, Fernando, Jordán, Rakitic (Munir, min.84), Suso (Munir, min.84), Ocampos (Vázquez, min.88) y En Nesyri (De Jong, min.88).
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Sagnan (Le Normand, min.46), Aihen, Zubimendi, Merino, Guridi (Barrenetxea, min.56), Portu (Januzaj, min.78), Oyarzabal (kap)(López, min.78) e Isak
Golak: 1-0: En Nesyri, min.4. 1-1: Diego Carlos (b.a.), min.5. 2-1: En Nesyri, min.7. 2-2: Isak, min.14. 3-2: En Nesyri, min.46.
Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die kanpoko Aihen, Sagnan eta Guridiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin