Gure Infantil Txiki taldeak esperientzia handia biziko du asteburuan. Talde txuri-urdin gazteena Bartzelonako Premiá de Dalt herrira joango da International Carnaval Cup ospetsuaren bosgarren edizioa jokatzeko, non Realaz gain, Manchester City, FC Barcelona, Genk, West Bromwich, Legia Varsovia, Valencia CF, RCD Espanyol, Celta de Vigo edo Real Zaragoza bezalako taldeak arituko diren, besteak beste.Gure gaztetxoak Gimnastic Manresa, FIFI Lleida eta Premiá de Dalten aurka arituko dira multzo fasean.
