Peluxeak, baloiak, futbol kamisetak, panpinak... opari asko eta oso bereziak. Larunbatean zale txuri-urdin askok Reale Arenara eraman zuten bere opari berria. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainari esker eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, SD Eibarren aurkako neurketaren aurretik Estadioaren inguruan lau gune kokatu ziren nahi zuten zale guztiek lagun zezaten jostailu berriekin. Helburua aurtengo gabonetan ume guztiek haien oparia edukitzea da.
Arratsaldeko 14:00etatik Gurutze Gorriko laguntzaileak eta harrobi txuri-urdineko jokalariek lau gunetan lagundu zuten jostailuak jasotzen. Guztiek lagundu nahi izan zuten. Realeko presidenteordea, Angel Oyarzun, eta SD Eibarreko kontseilaria, Jon Ander Ulazia, gune batera hurbildu ziren bi taldeen kamisetak uzteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin