Peluxeak, baloiak, futbol kamisetak, mahai jolasak… eta beste mila opari gipuzkoako ume guztiek gabonetan opari bat edukitzeko. Larunbatean zale txuri-urdin askok Reale Arenara eraman zuten bere opari berria. Gipuzkoako Gurutze Gorriaren “Jostailu hezitzailea” kanpainari esker eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, Villarrealen aurkako neurketaren aurretik Estadioaren inguruan lau gune kokatu ziren nahi zuten zaleek ekarpena egin zezaten, haur guztiek gabonak ilusioz bizi ahal izateko.
Arratsaldeko 14:30etatik Aurrera Gurutze Gorriko bolondresak eta harrobi txuri-urdineko jokalariek lau gunetan lagundu zuten jostailuak jasotzen. Guztiek lagun nahi izan zuten. Realeko presidenteak, Jokin Aperribay, eta Villarrealeko kontseilaria, Fernando Roig, denda aurreko gunera hurbildi ziren jostailuak eta bi taldeen kamisetak uzteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin