Real Sociedad 2-3 Lleida Esportiu

Kanporatuak

Vídeo

Realak ez du Errege Kopan jarraitu. Ezustekoa izan da. Gipuzkoarrek 2-0eko abantaila zuten atsedenaldian, baina Lleida Esportiuk neurketa irauli du eta sailkapena lortu du. Dezepzio handia

Joaneko huts eta batekoak bideratuta utzi zuen kanporaketa, baina txartela bermatzea falta zen. Lehen minututan kataluniarrak ausart aritu dira eta Toñorengana hurbildu dira, baina laister Eusebiorenak nagusitzen hasi dira eta aukerak eta golak iristen hasi dira. Llorente, buruz, eta Juanmi, atezainari ixkin eginez, golak egin dituzte lehen zatian gipuzkoarrentzat.

Bigarren zatiaren hasierak asko kezkatu du Reala. Arerioak, hiru minututan, berdinketa lortu du. Aitor eta Manu Molina izan dira golegileak. Azken minututan kanporeketa irekita zegoen eta hiru minutu falta zirenean Trillesek Realaren dezepzioa berretsi du. Ilusioa bertan behera utzi da eta Reala kanporatua izan da.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: T. Ramirez, C. Martinez, Llorente R., Raul Navas, De la Bella, R. Pardo (Zurutuza, min.61), Canales, X. Prieto (K) (Zubeldia, min.55), Carlos V., Juanmi y Bautista (Oyarzabal, min.79).

Lleida Esportiu: Diego Rivas, Aitor, Musa, Valiente, Eneko, Trilles, Javi Lopez, Manu Molina, Nierga, Jorge Felix (Pumar, min.66) y Martinez (Andriu, min.90).

Golak: 0-1: Llorente R. 0-2: Juanmi, min.34. 1-2: Aitor, min.56. 2-2: Manu Molina, min.59. 2-3: Trilles, min.87.

Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Manu Molinari.

Asistentzia: 8.819 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!