Realak gaur arratsaldean hasi du ibilbidea Errege Kopan, CD Cazalegas mendean hartuta. Txuri-urdinek bat eta lau irabzai diote Toledoko taldeari Navarro, Sorloth (2) eta Merinoren golei esker.
Erasoko lehen aukeran txuri-urdinek markagailua ireki dute. Navarrok baloia ezker hankan jarri eta atezaina gainditu du zutoinari itsatsitako jaurtiketa batekin. Etxekoak gogotsu agertu dira eta ondo eutsi diote lehen zatian defentsan Realari.
Bigarren zatian, gipuzkoarrek bere nagusitasunarekin jarraitu dute, baina goian asmatu gabe. Horri esker etxekoek berdintzeko abaguneren bat izan dute, eta Riveraren bitartez lortu dute, amaierarako hogei minutu eskas falta zirenean. Realak abiadura igo behar izan du ezuste desatsegin bat ez izateko, eta berriro aurrea hartu du Sorlothen gol batekin. Norvegiarrak, handik gutxira, Realaren hirugarrena egin du atezainarekin buruz burukoan ondo errematatuz. Etxekoak oso nekatuta zeudela Merinok laugarren gola egin du korner bat buruz errematatuta.
Garaipena, uste baino sufrimendu handiagoarekin, eta Errege Kopako hurrengo txandarako txartela poltsikoan. Orain, atseden hartzera eta pilak kargatzera, merezi dute eta. Aupa,Real!
Fitxa teknikoa:
CD Cazalegas: Machuca, Cristian (Escoredo, min.82), Nombela, Alonso, Gil, Barrientos, Meneses, Rober (Álvarez, min.64), Rivera (kap)(Tesoro, min.81), Casado eta Ramos
Real Sociedad: Zubiaurre, Sola (Gorosabel, min.72), Zubeldia, Aritz, Rico, Guevara, Turrientes (Merino, min.72), Illarra (kap), Marín (Brais Méndez, min.62), Navarro (Magunazelaia, min.81) eta Karrikaburu (Sorloth, min.62).
Golak: 0-1: Navarro, min.2. 1-1: Rivera, min.68. 1-2: Sorloth, min.76. 1-3: Sorloth, min.78. 1-4: Merino, min.80.
Epailea: Melero López. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin