LEVANTE UD 2-1 REAL SOCIEDAD

Oker

Vídeo

Realak bi eta bat galdu du arratsaldean Ciutat de Valencia zelaian, aukerak barkatu eta garesti ordainduta. Isaken golarekin aurreratu arren, granotek buelta eman diote norgehiagokari.

Txuri-urdinek ondo hasi dute norgehiagoka, presentziaz eta areara iritsita. Levante ondo kontrolatu du, eta, aldez aurretik abisua eman ostean, Isakek falta jaurtiketa bat egin du, eta, hesian jo ostean, Aitorren ate barrura sartu da. Etxeko taldeak ez zuen ia kezkarik sortzen, baina Realaren goletik gutxira, Rogerrek berdinketa ezarri du Remiroren aldaratze bat baliatuta. Bartzelonan bezala, aldeak oso gutxi iraun du. Berdinketa atsedenaldian.

Bigarren zatian, neurketa parekatua izan den arren, aukerarik onenak Realarentzat izan dira. Zubeldiaren bi bolea eta burukada bat, eta, batez ere, Merquelanzek gora bidali duen errematea. Oso gertu egon da. Txarrena amaiera aldean iritsi da, izan ere, De Frutosek gola egin du Reala porrotera kondenatzeko. Partidako azken jokaldian Merinok berdinketa lortzeko aukera izan du, baina bere errematea gora joan da.
Garaipenaren bidea berreskuratu ezinda dago Reala. Hala ere, oso goian jarraitzen du. Asteartean, Reale Arenan, Atletico Madrilen aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Levante UD: Aitor Fernández, Miramón, Postigo (Rober Pier, min.46), Rubén Vezo, Clerc, Vukcevic (Melero, min.57), Malsa, Rochina, Morales (kap)(De frutos, min.57), Daniel Gómez (Son, min.85) eta Roger (Sergio León, min.77).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Bautista, min.91), Zubeldia, Sagnan (Le Normand, min.63), Aihen, Guevara (Zubimendi, min.63), Merino (kap), Merquelanz, Portu (Willian José, min.79), Barrenetxea (Monreal, min.79) eta Isak.

Golak: 0-1: Isak, min.22. 1-1: Roger, min.28. 2-1: De Frutos, min.87.

Epailea: Soto Grado. Txartel horiak etxeko Rochina eta Vukcevicentzat eta kanpoko Isakentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!