HAUR POBREZIAREN AURKAKO BORROKA

Opariak denentzat Gabon hauetan

Vídeo

Gipuzkoako umerik gera ez dadila opari gabe Gabon hauetan. Hori da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainaren helburua. Kanpaina honetara Real Sociedad Fundazioa batu da beste urte batz. Oraingoan, aurrera pauso bat eman nahi da helburu argiarekin, edozein dela bere familiaren egoera, umerik gera ez dadila oparirik gabe data berezi hauetan. Olentzero edo Erregeak etortzen diren egun hori denontzat berezia izatea nahi dugu, salbuespenik gabe. Gaur goizean, Andoni Iraolak, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, eta Joan Freixa, Gipuzkoako Gurutze Gorriko koordinatzaileak, ekimen honen detailea ezagutarazi dituzte.

Larunbat honetan aurrera eramango den ekintza da, Realak Reale Arenan SD Eibarren aurka jokatuko duen partida aprobetxatuz. Estadioaren inguruan 4 gune jasoko dira jostailuak jasotzeko. Nahi duten zale guztiek bere ekarpena egin dezakete arrazoi polit honengatik eta bere jostailu berria eraman ezarriko diren karpetan.

Derrigorrezkoa da jostailua berria izatea, umerik desberdin senti ez dadin egun berezi horietan. Jostailuen jasoera 14:00etan hasi eta 16:15ean amaituko da.

Estadioaren kanpoan ezarritako karpetan, Gurutze Gorriko bolondresak eta gure harrobiko taldeko jokalariak izango dira jostailuak jasotzen. Beste ekintza on bat izango da gure gazteek beste errealitate sozialetaz jabetu daitezen. Ekimen hauetan parte hartzea bere formazioaren eta Zubietan egunero egiten den heziketa funtzioaren zati bat da.

Jostailuak uzteko lekuak:

Lehen gunea: 3x3ko karpa denda ondoan (3 atea)

Bigarren gunea: 3x3ko karpa 8.atearen ondoan.

Hirugarren gunea: 3x3ko karpa 13.atearen ondoan.

Laugarren gunea: 3x3ko karpa 18.atearen ondoan.

Jostailu bat entregatzen duten lagun guztien artean zozketa bat egingo da:

-9-11 urteko neska-mutilentzat, jokalarien eskutik ateratzea FC Barcelonaren aurkako partidan, abenduaren 14an, 16:00etan, Reale Arenan. Saria lortu duen haur bakoitzak, laguntzaile batekin batera, partida ikusteko sarrera bat edukiko du.

- ‘Premium’ esperientzia bizitzea, 4 lagunentzat, eta ‘Korner’ esperientzia, 8 lagunentzat, Villarrealen aurkako partidarako, urtarrilaren 5ean, 14:00etan, Reale Arenan.

“Haien eskubideak jokoan” kanpainak abenduan zehar jarraituko du. Jostailuak entregatu ahal izango dira Gurutze Gorriaren 11 toki batzarretan –Debagoiena, Goierri, Deba, Donostia, Eibar, Ermua, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Errenteria, Tolosa eta Zarautz–, Tabakalerako Kutxa Fundazioa solairuan eta Gipuzkoako Gurutze Gorriak aurki bere sare sozialetan jakinaraziko dituen beste puntu batzuetan.

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!