Oso zaila da hogeigarren minututik hamar jokalarirekin jokatzea. Oso kanporatze zorrotza bada, are gehiago. Ez den penalti bat jaurtitzen badizute, zure atezainak gelditu arren, argi dago gordinik edukiko duzula zerbait positiboa ateratzeko estutzen duen zelai batetik. Gil Manzanok ez du bere eguna izan eta ez dio Realari berea edukitzen utzi. Porrota eta amorru handia gorputzean.
Partida hasieratik berdinduta zegoen epaileak Zubeldia kanporatzea erabaki duenean. Egoera horrek neurketa osoa baldintzatu du Realarentzat, berez zangoetan ahalegin handia eginez iristen baitzen. Handik gutxira, Gil Manzanok penalti harrigarria pitatu du eta Remirok Lo Celsoren jaurtiketa gelditu du. Realari lerroak elkartzea eta ahal bezala eustea egokitu zaio. Sucicek etxeko atea dardarka hasi da, eskuadrara bidaliz urrutiko jaurtiketa. Gipuzkoarrek ondo eutsi diote lehen zatiari.
Baina bigarrenaren hasieran, korner baten aldaratze batean, Antonyk sare barrura bidali du baloia partida oso maldan gora jartzeko. Marc Rocak hiru minututan egindako bi este bil golek epailearen eragin handia izan duen neurketa erabakita utzi du. Azkenik, Imanolen mutilek bederatzirekin jokatu dituzte azken minutuak, Beckerrek, asmorik gabe baina berandu iritsita, zuzenean gorria ikusi duelako. Azken jokaldian Jon Martinek zutoinera bidali du burukada korner batean.
Ligako porrota, taulan gehiago eskalatzea eragozten duena. LaLigan ez da urte erraza izaten ari, baina borrokan jarraitu behar da, dena oso paretsu baitago. Orain, UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetako txartelaren bila. Ostegunean ikusiko dugu elkar Reale Arenan.
Fitxa teknikoa:
Real Betis: Adrián, Ortiz (Ruibal, min.73), Bartra (kap), Llorente, Rodríguez, Cardoso, Lo Celso (Roca, min.46), Isco (Vitor Roque, min.82), Jesús (Ávila, min.73), Antony eta Cucho (Bakambu, min.73).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Martín, min.59), Zubeldia, Aguerd, Aihen (Javi López, min.46), Zubimendi, Sucic (Zakharyan, min.76), Brais Méndez (Aritz, min.25), Sergio Gómez, Oyarzabal (kap)(Marín, min.59) eta Becker.
Golak: 1-0: Antony, min.51. 2-0: Roca, min.64. 3-0: Roca, min.69.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horia: Aihen. Txartel gorria: Zubeldia 20. minutuan eta Beker 75.ean