REAL SOCIEDAD 0-0 SEVILLA FC

Pixka bat gertuago

Vídeo

Dena Metropolitano zelaian erabakiko da. Gaur Sevillaren aurka golik gabe berdindu ostean, Realak bere etorkizuna ezagutuko du Ligako azken jardunaldian. Imanolen mutilak euren esku daukate Europarako txartela lortzeko.

Lehen zatiak kolore txuri-urdina izan du. Etxeko taldeak talde andaluziarraren aurka eraman nahi izan du ekimena, baina jokaldi batean izan ezik, ez du Moya gehiegi larritu. Imanolen taldea, Reale Arenako berdegunean ondo kokatuta, hegaletatik sartzen saiatu da, baina aukerarik onena Merinoren aurrealdetik egindako jaurtiketa batekin iritsi da, Bonok kornerrera bidali duena, arazorik gabe. Hutsean atsedenaldian eta dena erabakitzeke bigarren zatian.

Bigarren zatian partidak erritmo onari eutsi dio, txuri-urdinak jokaldi azkarrak bilatuz. Horietako batean Portuk baloia langara bidali du, lehenengo minutuetan etxekoen aukerarik onenean. Andaluziarrek indar fisikoa irabazi dute aldaketekin, baina Reala izan du berriro ere aukera argiena. Willian Jose bakarrik geratu da Bonoren aurrean eta atezainaren gorputzera bidali du baloia. Hor zegoen gola. Lastima. Luzapenean Ocamposek garaipena eman ahal izan dio aurkariari, baina Moyak, bikain, aukera urrundu du.

Jardunaldiko emaitzak ikusita, berdinketa oso ona da azken jardunaldiari begira. Reala seigarrena da eta bere esku dago. Lortuko dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua (Gorosabel, min.81), Llorente, Le Normand, Aihen (Monreal, min.46), Zubimendi, Zubeldia, Merino, Portu, Oyarzabal (kap) (Barrene, min.81) eta Willian Jose (Isak, min.66).

Sevilla FC: Bono, Navas (kap), Kounde, Sergi Gomez, Reguilon, Gudelj (Fernando, min.74), Jordán, Oliver Torres (Ocampos, min.61), Suso (Munir, min.74), Vazquez (Banega, min.61) eta En-Nesyri.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Barreneri eta kanpoko Kounde eta Banegari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!