SEVILLA FC 3-2 REAL SOCIEDAD

Porrota Pizjuanen

Vídeo

Realak galdu egin du Sanchez Pizjuanen. Etxekoek gianditu egin dute ondo hasi den talde donostiarra. Esku hutsik etxera. Lastima.

Hasierako minutuak zoragarriak izan dira. Pase zehatzak, control azkarrak eta bertikaltasun handia. Horrela, Januzajen jokaldi on batean pase zoragarria eman dio Oyarzabali eta huts eta batekoa ipini du aurrelariak. Oso ondo ari ziren donostiarrak, baina etxekoak metroak irabazten joan dira eta Nolitok berdinketa ipini du erremate zehatz batekin. Hortik atsedenaldira sevillarrak zertxobait hobeto aritu dira.

Bigarren zatia ez d ondo hasi. Ocamposek berehala jarri du aurretik Sevilla. Realari kosta egin zaio eroso egote zelaian. Imanolek erasoko jokalari guztiak atera ditu. Arriskuak hartuz, baina ez zegoen besterik. Willian Josek gertu eduki du binakoa baina ez du asmatu eta hurrengo jokaldian Franco Vazuqezek hirugarrena egin du. Aldapa gora partida. Hala ere, gipuzkoarrek ez dute amore eman eta bigarrena sartu dute Porturi esker. Esperantza azken minutuetarako. Baina ez da aukera gehiago izan eta donostiarrak porrotarekin bueltatuko dira etxera.

Bolada hona apurtzen da zelai zail batean. Kalkuloen barruan egon zitekeen. Jarraitu beharra dago.Apa Real!

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Vaclik, Jesús Navas (cap), Koundé, Diego Carlos, Reguilón, Fernando, Banega (Vázquez, min.79), Óliver (Jordán, min.62), Ocampos (Pozo, min.71), Nolito eta De Jong.

Real Sociedad: Moyá, Zaldua, Aritz, Llorente (Merino, min.46), Monreal, Zubeldia, Zurutuza (cap)(Isak, min.62), Odegaard, Januzaj (Portu, min.55), Oyarzabal eta Willian José.

Golak: 0-1: Oyarzabal, min.4. 1-1: Nolito, min.18. 2-1: Ocampos, min.47. 3-1: Vázquez, min.80. 3-2: Portu,  min.87.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horiak etxeko Fernando eta kanpoko Odegaardentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!