REAL SOCIEDAD 1-1 SD EIBAR

Puntu eskasa

Realak ez du bere helburua lortu. Bi puntu garrantzitsuk ihes egin dute, baita Europan sartzeko aukera gehienak ere. Juanmiren hasierako golari kanpokoek erantzun diote azkeneko minutuetan.

Realaren historiako bigarren gol azkarrenak bidea ireki du. Sangalliren pase bikaina Juanmik amaitu du area barruan. Lehenengo zatiak ez du ia gehiagorik izan. Parekatua egon da, kanpokoak arrisku gehiago sortuz erdiraketekin. Reala saiatu da, baina areara iristean jokaldiak amaitu egiten ziren.

Bigarren zatian sufritzea tokatu da. Eibarrek aurrera pausoa eman du, arrisku handia sortuz. Batez ere bi jaurtiketa zutoinera bidali dituztenean, Enrich eta Escalantek. Reala ezin izan da Dmitrovicen atera gerturatu eta azkeneraino sufritzea tokatu da. Azkenean, falta jaurtiketa batekin, Jordanek berdinketa lortu du. Puntu honek ez du Europako postuetara gerturatzeko balio. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Llorente, Muñoz, Zubeldia (Bautista, min.90), Sangalli (R. Pardo, min.66), Merino, Oyarzabal (kap), Barrenetxea (Sandro, min.56) y Juanmi

SD Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Sergio A., Paulo, Cote (Pedro Leon, min.84), Escalante (kap), Jordan, Orellana, Cucurella, Marc (Charles, min.78) y Sergi Enrich.

Golak: 1-0: Juanmi, min.1. 1-1: Jordan, min.85.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko Llorente eta R. Pardori eta kanpoko De Blasis eta Jordani.

Asistentzia: 24.308 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!