ATZEGIREN 60. URTEURRENEKO EKITALDIA

Real Sociedad Fundazioa eta Atzegi, bidea elkarrekin

Atzo arratsaldean Atzegiren 60. urteurreneko ekitaldia ospatu zen Kursaalean. Iaz egitekoa zen arren, ekitaldia atzeratu egin behar izan zen Covid-19a zela eta. Emozioz beteriko arratsaldea bizitu zen atzo non erakundearen azken kanpaina aurkeztu zen. Kanpaina Atzegizaletan zentratua dago, alegia desgaitasun intelektuala duten pertsonekiko jarrera positiboa erakusten dutenengan.


Ekitaldian zehar azken hamar urteetako gertaera garrantzitsuenak errepasatu ziren. Ekitaldia Atzegiko lehendakariaren esker oneko hitzekin hasi zen. Lehenik eta behin, familien lana eskertu zuen, “zuek gabe, ospatzen dugun ezer ez litzateke posible izango”, adierazi zuen. Gainera,  Gipuzkoako gizarte osoari ere eskerrak eman zizkion, “begirada aldatzeagatik eta aukerak eskaini eta eskubideak sortzeagatik”.


Ongietorriaren ondoren, Atzegik azken hamar urteotan elkarrekin lortu ditugun mugarri garrantzitsuenak errepasatu nahi izan zituen. “Pauso Berriak duela hamar urte hasi zen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak ingurune arruntetan sartzea zuen helburu”. Orain, eta hamar urteren ondoren, “egia bihurtu da, eta ia 300 pertsona inklusioan bizi dira”.


Ekitaldian zehar, azken urteetako gertaera garrantzitsuenak errepasatu ziren, besteak beste, 2017an martxan jarri zen Genuine Liga azpimarratu zen. Real Sociedad Fundazioak, besteak beste, proiektu honen parte da. “Proiektu honen bidez, adimen-urritasuna duten pertsona asko partidak jokatzen ari dira, eta izugarri gozatzen ari garen proiektu bat da, jokalariak, futbol taldeak, entrenatzaileak, etab”. nabarmendu zen.  Gainera, “bat egiteko, esperientziak partekatzeko eta gozatzeko balio izan duen ekimena da”.


Halaber, Mitxel Lakunza Atzegiko zuzendariak erakunde ezberdinei eskerrak eman zizkien egiten ari diren lanagatik. Lakunza Aldundiak urte hauetan egindako lana eskertzen hasi zen. Gainera, gure fundazioaren, Real Sociedad Fundazioaren, lana nabarmendu zuen, “hobetzen lagundu digun bidelaguna izan dela azpimarratuz, hainbat eta hainbat proiekturekin lankidetzan arituz”.


Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendariak, Atzegi zoriondu nahi izan zuen atzoko gauen. “Zorionak eman nahi dizkizuet elkarrekin egiten dugun lanagatik, ez dakit nork ematen dion gehiago nori proiektu magiko honetan”. Gainera, Iraolak gonbidapena luzatu zien bertan zeudenei maiatzaren 1ean Zubietara joateko ElkarriOn txapelketaz gozatzera. Bertan, urtean behin, Atzegiko taldeetako jokalariak biltzen dira, Realeko jokalariekin batera. Hala, fundazioko zuzendariak azpimarratu zuen egun horretan bizi zena ez dela beste egun batean Zubietan bizi, goizik politena dela eta bizikidetza izugarria dakarrela.

Zeremonia amaitzeko, Atzegik hausnarketa bat egin zuen eta 2030ean nora iritsi nahi dugun azaldu zuen, honako ildo hauetan ezarritako helburuak azalduz: etxebizitza, hezkuntza, lana, aisialdia, eskubideak, beharrak, familiak, parte-hartzea eta komunitatea.


Gau magikoa eta itxaropentsua izan zen, eta bertan zeudenek Atzegirekin partekatu ahal izan zuten elkarrekin egiten ari garen lana.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!