AD SAN JUAN 2-2 REAL C

Sari gutxi

Gure hirugarren taldeak bina berdindu du gaur arratsaldean San Juanen aurka Iruñean. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian. Arenzanak donostiarrak aurreratzea lortu du ordu laurdena bete baino lehen, area barruan baloi bat jaso, biratu, jaurtiketa armatu eta sare barrura bidalita. Bikaina. Handik gutxira iritsi da bigarrena, Mariok geldikako jokaldi batean bere aterantz desbideratu duen baloi batekin. Abantaila bikoitza mantentzea lortu dute txuri-urdinek lehen zati osoan zehar.

Bigarren zatia oso desberdina izan da. Iruindarrek arrisku gehiago sortu dute eta, ia elkarren segidako bi jokalditan, Iriguibelek eta Ale Gomezek lehia berdindu dute. Donostiarrek, bi kolpe jarraian jaso dituzten arren, garaipena lortu nahi izan dute amaierara arte, eta Gorosabelek eta Letek, azken txanpan, bi aukera on izan dituzte helburua lortzeko, baina asmatu gabe. Sari gutxi gure hirugarren taldearentzat bi goleko aldeari ihes egiten utzi ondoren. Datorren asteburuan Arenas Club hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

AD San Juan: Tasio, I. Ezkurra, Morillas (Bicho, min. 69), Iriguibel (kap.), Lalinde (Tierno, min. 85), Marcos (Ale Gomez, min. 60), Alberca (Balda, min. 60), Mario, Lander, Galeano (Albizu, min. 69) eta E. Ezkurra.

Real C: Olasagasti, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Torres (Olarra, min. 58), Guibelalde, Garro, Lete, Pontones (Astiazaran, min. 85), Arruti (Ropero, min. 74), Ramírez (Gorosabel, min. 74) eta Arenzana (H. Martin, min. 58).

Golak: 0-1: Arenzana, min. 13; 0-2: Mario (b.a.). min. 22; 1-2: Iriguibel, min. 68; 2-2: Ale Gómez, min. 70.

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Galeano eta Albercari eta kanpoko Ramirez, Guibelalde eta Roperori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!