ATLÉTICO DE MADRID 1-1 REAL SOCIEDAD

Seigarren!

Vídeo

Hau sufrimendua! Zaleek bizitza urteak galduko zituzten, baina zoriontsuak dira gaur gauean. Januzajek partidako azken txanpan sartutako gol batek berdinketa eta Europako sailkapena eman die donostiarrei. Realak seigarren bukatu du eta zuzenean sailkatu da Europa Leagueko hurrengo ediziorako.

Ez da Imanolen taldearen partida onena izan. Aurkaria zailenetakoa zen eta lehen zatian, Kokek sartutako gol batek koltxoneroak aurreratu ditu. Realak aukera bakarra izan du Oblaken aurka, eta Isakek, behartutako posizioan, gora bidali du baloia. Atsedenaldiko emaitzekin txuri-urdinak Europatik kanpo zeuden.
Berdinketa bilatzea tokatzen zen, beste zelaien beste emaitzen menpe ez egoteko. Hasierako minutuak onak izan dira. Bi aukera garbi izan ditu, Oblakek gelditu duen Odegaarden jaurtiketa batean eta Barrenek gaizki hartu duen bolea bat gora joan da. Bigarren zatiko kontrola txuri-urdina izan da, baina denbora amaitzen zihoan eta Imanolen mutilek ez zuten goian asmatzen. Portu gertu egon da, Oblakek salbatu duen jaurtiketa gurutzatu batean. Amaiera hurbiltzen ari zen eta, alboko falta batean, Januzajek, Herreran baloia ukitu ondoren, Oblak gainditu du talde gipuzkoarrari txartel kontinentala emanez.
Realak seigarren postuan bukatu du denboraldi ahaztezina, arrazoi askorengatik. Europan bukatzea da taldeak zaleei eman dien saria, eta, egoerak egoera, gertu sentitzen jarraitu du ligako azken zati zail honetan. Errealistak, joan pasaporteak prestatzen. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Atlético de Madrid: Oblak, Trippier (Giménez, min.78), Savic, Felipe, Lodi, Thomas, Herrera (Correa, min.56), Koke (cap), Vitolo (Carrasco, min.56), Morata (Llorente, min.65) eta Diego Costa (Joao Felix, min.56).

Real Sociedad: Moyá, Gorosabel (Aritz, min.46), Llorente (Barrenetxea, min.46), Le Normand, Monreal, Zubeldia, Zubimendi, Merino, Odegaard (Portu, min.65), Oyarzabal (cap) (Januzaj, min.78) eta Isak (Willian José, min.65).

Golak: 1-0: Koke min.30. 1-1: Januzaj, min.88.

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Thomasentzat eta Gorosabel eta Monreal kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!