CELTA DE VIGO 0-2 REAL SOCIEDAD

Urrats sendoarekin

Vídeo

Bat gehiago. Realak huts eta bat irabazi dio Celtari Balaidosen, Isakek bigarren zatian sartutako gol bakarrari esker. Euri zaparrada etengabearen azpian eta futbolean jokatzeko baldintza klimatologiko zailekin, norgehiagoka parekatua izan da, baina ez da oztopo izan gipuzkoarrek hiru puntuak eskuratzeko eta taularen gorenean jarraitzeko. 

Lehen minutuetan etxekoak hobeto zelairatu dira eta berea izan da lehen abagune argia. Eskuinetik egindako atzekaldeko pasea gertutik errematatu du Denis Suarezek eta Ryanek, ondo kokatuta, jokaldiak zeraman arrisku izugarria salbatu du. Hamar bat minutuko etxekoen hasiera horren ondoren, Realak lekua hartu du eta, beste batzuetan bezain eroso ikusten ez bazen ere, gora iristen hasi da. Januzajen erremate gurutzatua eta Isakek angelu gutxirekin egindako jaurtiketa izan dira hasierako zatiko saiakera txuri-urdin onenak. Atsedenaldira arte erabateko berdintasuna egon da. Lehen zatia amaitu aurretik, Ryan bi aldiz agertu da Celtaren gola saihesteko. Jokaldi berean meritu handiko bi geldiketa egin ditu atezain australiarrak.

Bigarren zatian Reala laster jarri da aurretik. Isakek bukatu du jokaldi azkarra, Januzajen errematea Diturok aldaratu eta gero. Marrazainak banderatxoa altxatu du, baina VARak zuzendu egin du lehena markagailura igotzeko. Hurrengo jokaldian Celtak berdinketa lortzeko aukera izan du, Ryanen beste geldiketa bikoitz zoragarri batengatik izan ez bada. Aspasi buruz burukoa atera dio, eta aldaratzea, Denisen burukadan, kornerrera bidaltzea lortu du, bizkortasuna erakutsiz. Azken txanpan bazirudien Coudeten taldeak Reala sufriarazi egingo zuela, baina Braisi ondo baliogabetutako golaren ondoren, Aritzek huts eta bikoa sartu du, korner baten irteeran Merinoren burukada nahi gabe sorbaldarekin desbideratu ondoren.
Reak bere erritmo geldiezinarekin jarraitzen du. Jokatzen duenak jokatzen duela, jokatzen duen tokian jokatzen duela, maila oso altua erakusten ari dira txuri-urdinak. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Celta de Vigo: Dituro, Hugo Mallo (cap)(Galhardo, min.78), Aidoo (Araujo, min.88), Murillo Galán, Beltrán (Cervi, min.68), Brais, Denis (Solari, min.78), Nolito (Tapia, min.68), Santi Mina y Iago Aspas.

Real Sociedad: Ryan, Zaldua, Aritz (cap), Le Normand, Aihen (Rico, min.84), Zubimendi, Merino, Silva (Turrientes, min.65), Januzaj (Zubeldia, min.65), Portu (Sorloth, min.65) e Isak (Lobete, min.78).

Golak: 0-1: Isak, min.54. 0-2: Aritz, min.79.

Epailea: Melero López. Txartel horia etxeko Beltranentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!