REAL SOCIEDAD 3-0 VALENCIA CF

Ziztu bizian

Vídeo

Realak argi eta garbi menderatu du Valencia CF gaur arratsaldeko partidan Reale Arenan. Imanolen mutilek oso partida ona jokatu dute eta sasoi onean jarraitzen dutela erakutsi dute. Merinok, Monrealek eta Januzajek, hiru golekin, garaipen ukaezina sinatu dute.

Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik. Ordu laurdena baino lehen iritsi da lehena. Zalduaren erdiraketa eta Merinoren burukada bikaina. Valencia ez da batere gustura aurkitu, eta gipuzkoarrak arduratu dira hala izan zedin. Lehen zati txukun baten ondoren, luzapenean abantaila handiagotu dute txuri-urdinek. Monrealek sarera bidali du Aritzek lehen zutoinean buruz errematatutako baloia, Odegaardek korner bat jaurti ostean. Albiste ona atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatian kanpokoek aurrera pausoa eman dute eta arrisku handiagoarekin iritsi dira Remiroren inguruetara, baina bai atezaina, bai atzealde osoa, oso seguru agertu dira. Bigarren zatia hasi eta hirugarren minutuan, gol ikaragarria. Baloia Januzajentzat area ertzetik eta, bere estiloan, jaurtiketa bikaina zutoin luzera. Gol bikaina. Partida erabakita zegoen jada, baina taldeak ez du erritmoa jaitsi. Gol gehiagoren bila jarraitu du. Gosez daude.

Beste garaipen bat parrokia errealista ilusionatzen jarraitzen duen talde batentzat. Hau ez dadila gelditu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zadua, Aritz, Le Normand, Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Januzaj (Willian Jose, min.71), Oyarzabal (kap)(Aihen, min.89) eta Isak (Sangalli, min.84).

Valencia CF: Domenech, Wass, Diakhaby, Mangala (Hugo G., min.46), J. Costa, Parejo (kap), Kondogbia, Carlos Soler (Kang In, min.64), Cheryshev, Ferran (Sobrino, min.80) eta Gameiro.

Golak: 1-0: Merino, min.12. 2-0: Monreal, min.45+1. 3-0: Januzaj, min.48.

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Merinori eta kanpoko J. Costari.

Asistentzia: 31.381 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!