RC CELTA DE VIGO 1-2 REAL SOCIEDAD

Ziztu bizian

Vídeo

Reala momentu gozoan dago. Gaur bat eta bi gailendu zaio Vigoko Celtari Balaidosen zazpigarren garaipena jarraian lortuz. Illarraren eta Zubeldiaren golek balio handiko hiru puntu eman dizkiote txuri-urdinei sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko.

Partida gorabehera askorekin hasi da. Kolpeak, arrakalak, tirabirak… Dena aztoratuta. Bi taldeei asko kostatu zaie atezainak arriskuan jartzea eta, ordu erdian, area ertzean aske geratu den baloi batean, Asier Illarramendik zutoinaren ondora ezkerkada bat bota du Marchesin gainditu eta donostiarrak aurretik jartzeko. Handik gutxira, kontraeraso azkar batean, Sorloth bakarrik geratu da atezainaren aurrean, baina, oso angulu gutxi zuenez, baloia sarearen kanpoaldera bidali du. Atsedenaldia baino lehentxeago, txuri-urdinen akats baten ostean, Aspasek berdinketa jarri du markagailuan.

Bigarren zatia Merinoren aukera on batekin hasi da. Erremate gurutzatuta Marchesin eta Galanen artean atera dute, kornerrera bidaliz. Eta Braisek ateratako korner horretan, area txikiaren ertzera bakarrik iritsita, Igor Zubeldiak buruz gola egin du Imanolen mutilak aurretik jarriz. Realak kontrolpean izan du partida, baina, hirugarrena egiterik izan ez duenez, etxekoek bultza egin dute azken txanpan berdinketaren bila baina ez dute lortu, talde txuri-urdinak defentsan egindako lan onari esker.
Beste garaipen bat eta zazpi dira jarraian dagoeneko. Bolada zoragarria. Asteazkenean, Reale Arenan Mallorcaren aurka, zortzigarrenaren bila. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

RC Celta de Vigo: Marchesin, Hugo Mallo (cap)(Migueza, min.65), Aidoo, Unai Núñez, Javi Galán, Fran Beltrán, Óscar, Veiga (Carles Pérez, min.65), Cervi (Paciencia, min.79), Iago Aspas y Larsen.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Aritz, min.68), Zubeldia, Le Normand, Aihen (Rico, min.28), Illarra (cap)(Merino, min.46), Zubimendi, Silva (Navarro, min.75), Brais Méndez, Take (Barrenetxea, min.75) y Sorloth.

Golak: 0-1: Illarra, min.30. 1-1: Iago Aspas, min.39. 1-2: Zubeldia, min.54

Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horiak etxeko Larsen, Hugo Mallo, Carles Pérez eta Minguezarentzat eta Illarra, Le Normand, Zubimendi, Silva, Zubeldia eta Barrenetxea kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!