Real Sociedad 1-2 FC Barcelona

Harrotasun handia

Vídeo

Estreinaldi ahaztezina izan da, emaitza lagun ez izan arren. Realak porrota jasan du Anoetan FC Barcelonaren aurka (1-2). Zortea ez da lagun izan gaur. Aritzek lehen gola egin du, baina bigarren zatian kanpokoen markagailua irauli dute.

Ilusioa eta emozio handia izan du hasierak. Pasioa eta zaleen bultzada jokaldi bakoitzean. Horrela, lehen aukeran, Aritzek estadio berriaren lehen gola egin du ezkerkada baten bidez. Reala oso ondo aritu da eta FC Barcelonak ez ditu aukerak eduki. Minutuak pasa ondoren kanpokoak Rulliren atera hurbildu dira, baina atezainak ez du lan askorik izan.

Bigarren zatian sufritzeko garaia iritsi da. Hala ere, txuri-urdinek 2-0ekoa lortzeko aukerak izan dituzte. Baina Oyarzabalek, Theok eta Juanmik ezin izan dute Ter Stegen gainditu. Horrela, taldeak ordaindu du eta FC Barcelonak, Luis Suarez eta Dembeléren golekin, markagailua irauli du.

Ezin izan dugu garaipena ospatu, baina egun ahaztezinak biziko ditugu zelai honetan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Aritz, H. Moreno, Theo, Illarra (Merino, min.83), Zubeldia, R. Pardo (Sangalli, min83), Zurutuza (Bautista, min.73), Oyarzabal y Juanmi.

FC Barcelona: Ter Stegen, Semedo (Coutinho, min.46), Piqué, Umtití, Jordi Alba, Sergi Roberto, Rakitic, Rafinha (Sergio, min.57), Dembelé (Vidal, min.77), Messi (cap) y Suárez.

Golak: 1-0: Aritz, min.12. 1-1: Suárez, min.63. 1-2: Dembelé, min.66.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Ilarrari eta kanpoko Umtitiri.

Asistentzia: 26.756 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!