Realak ondo landutako hiru puntuak lortu ditu Getafen bihotzekoak jota. Partida serio eta sendoa jokatu du Coliseumean eta garaipen izugarria eskuratu du azken minutuan lortutako golari esker.
Norgehiagoka txuri urdin taldearen kontrolpearekin hasi da, baina ez du aukera argirik izan lehen golaren arte. Oyarzabalen jokaldi baten ondoren, Braisek area ertzetik jaurtiketa indartsu bati esker lehena jarri du markagailuan. Braisen gol ikusgarria, laugarrena LaLigan, atsedenaldira abantailarekin iristeko.
Bigarren zatia parekatuagoa hasi da eta Getafek berdinketaren bila jo du. Guedesek aldea handitu ahal izan du jaurtiketa bortitz batekin eta, batez ere, Oyarzabalek aukera garbi batean Soriaren aurrean jarri denean. Realak ezin izan du bigarrena egin eta garesti ordaindu du. Urruneko falta baten ondoren Juanmik baloia harrapatu du area barruan berdinketa egiteko eta txuri-urdinen partida ona maldan gora jartzeko. Zorionez, azken minutuan, Aramburuk burukada bikaina egin du korner batean berriro aurretik jarri eta partida irabazteko.
Matarazzoren lehen garaipena, lau puntu bi partidatan. Orain Kopan pentsatu beharra, asteartean Anoetan jasoko dugu Osasuna.
Fitxa teknikoa:
Getafe: Soria, Femenia, Iglesias, Nyom, Rico, Iglesias (Ismael, 78. min), Milla, Arambarri, Mestanza (Sancris, 78. min). Muñoz (Joselu, 57. min). Liso (Juanmi, 78. min). Martin (Montes, 64. min).
Reala: Remiro, Aramburu, Martín, Caleta-Car, Sergio (Aihen, 75. min). Soler (Marín, 83. min), Turrientes (Gorrotxa, 65. min), Take, Brais (58. min), Guedes (58. min), Oyarzabal.
Golak: 0-1: Brais, 36. min; 1-1: Juanmi, 90. min; 1-2: Aramburu, 96. min.
Epailea: Francisco Jose Hernandez. Txartela atera die Arambururi eta Getafeko Nyom eta Ismaeli.
Asistentzia: 7.497 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin