ATHLETIC CLUB 0-1 REAL SOCIEDAD

Abantaila itzulerarako

Realak huts eta bat irabazi du gaur gauean San Mamesen eta abantaila txiki bat eskuratu du itzulerarako. Txuri-urdinen bigarren zati oso on batek eta Turrientesen golak Sevillako finalera iristeko aukerak areagotu dituzte. Oso partida serioa izan da eta donostiarrek ondo jokatu dute. Orain txartela hiru aste barru Anoetan ziurtatzea geratzen da.


Norgehiagoka paretsu hasi da, bi taldeak euren estiloa erabili nahian. Ordu laurdena igarota iritsi dira lehen arrisku-egoerak. Lehenengoa, Realarentzat, Solerren jokaldiarekin eta Guedesen erdiraketarekin, errematatzailerik aurkitu ez duena. Ondoren, Guruzetaren burukada batek sendo egotera behartu du Remiro. Oyarzabalen jaurtiketa bat kanpora joan da eta, ondoren, aukera txuri-urdin argia iritsi da. Baloi luze batek Padillaren aurrean utzi du Marin, baina bere jaurtiketa, erdira, atezainak aldaratu du. Reala Athletic baino zertxobait hobeto zegoen, nahiz eta markagailua ez mugitu. Solerrek bigarren zutoinera bidalitako alboko falta batean, Padillak Martinen burukada gelditu bota du beste aukera on batean. Atsedenaldiaren atarian polemika iritsi da. Ćaleta-Car-en burukada batek Laporteren eskuan jo du, eta nahiz eta gaur egun jokaldi horiek guztiak penalti bezala adierazten dire,, gau, aldiz, ez. Ulergaitza. Etxekoek, aldageletara joan aurreko azkenekoan, aukera ona izan dute Williamsen ezkerkada batekin.

Reala bikain zelairatu da bigarren zatian eta hasi bezain laster aukera itzela izan du. Oyarzabalen errematea Padillak urrundu du eta aldaratzearen ondoren, Marinek, agian jokoz kanpo, zutoinera bidali du. Pellegrinoren mutilek gola merezi zuten eta Solerrek Guedesentzat baloia filtratu du eta bere errematea Turrientesek sare barrura bidali du. Txuri-urdinek nahiko ondo kontrolatu dute norgehiagoka amaierara arte eta, nekea antzeman duten arren, ondo eutsi diote emaitzari.

Garaipenak finalera pixka bat hurbiiltzen gaitu, baina ez dago ezer erabakita. 90 minutu geratzen dira tentsioz eta emozioz beteta, baina Anoetan izango dira. Hiru aste barru ikusiko dugu elkar berriro.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Padilla, Lekue, Monreal, Laporte, Adama, Jauregizar (Vesga, min.82), Rego (Galarreta, min.56, Unai Gómez (Selton, min.56), Navarro (Serrano, min.56), Williams (kap)(Nico Williams, min.56) eta Guruzeta.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Aritz, min.74), Martín, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa, Turrientes (Óskarsson, min.74), Soler (Herrera, min.85), Marín (Odriozola, min.85), Guedes (Ochieng, min.94) eta Oyarzabal (kap).

Gola: 0-1: Turrientes, min.62.

Epailea: José Luis Sánchez. Txartel horiak etxeko Galarretarentzat eta Guedes, Odriozola eta Oyarzabal kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!