Real Sociedad 2 - 4 Madrid CFF

Amaiera arte borrokatu dute

Vídeo

Reala Erreginaren Kopatik kanpo geratu da, Zubietan Madril CFFen aurka galdu eta gero, penaltietara iritsi den partida gogor batean.

Partida lehiatua hasi da. Lehen minutuak zelai erdian borrokatu ostean, txuri-urdinak min egiten hasi dira. Gipuzkoarrek baloia mendean hartuta, aurkariek kontraerasorako aukera bilatu dute, baina ez dute golaren saria jaso. Realak bi korner jarraian behartu ditu, baina defentsa ondo aritu da. Leire Bañosek oso baloi indartsua bidali du langara eta Nahikari barrura bultzatzeko gertu egon da errebotean jaso ondoren. Joaneko eta itzuliko azken minutuetan bisitariek gertu izan dute, Adriana Nanclaresen arean paseatu den baloi baten ondorioz. 

Bigarren zatia aldaketa bikoitzarekin hasi da. Marta Cardonak eta Lucia Rodriguezek Manuela Lareoren eta Claudia Blancoren tokia hartu dute. Partida ireki egin da, eta aukerak egon dira bi aldeentzat, lehia etengabearekin zelaian, eta balazta zapaldu gabe. Alde batetik eta bestetik iritsi dira erasoak, baina golera iritsi gabe. Superkopako nekeak min egin du eta, jokalariek ahalegin handia egin arren, erasoak ez dira guztiz burutu. Nerea Eizagirre gola sartzeko zorian egon da, baina ezin izan da. Luzapenera.

Luzapenean joera mantendu egin da. Nahikarik gertu izan du gola area aurreko falta batean, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Neskek ez dute amore eman, eta etengabe bilatu dute atea. Cecilia zelaira sartu izanak haize freskoa eman dio Gonzalo Arconadaren taldeari, eta neskek arriskua sortu dute hainbatetan. Epaia, penaltietan.

Madril CFFk partida irabazi du penaltietako kanporaketan, 2-4ko emaitzarekin. Azkeneraino borrokatu da, baina ezin izan da. Zuetaz harro gaude. Itzuliko gara.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Iraia (Tejada, min.72), Maddi, Etxezarreta, Nahikari, Palacios, N. Eizagirre (Cecilia, min.105), Manu (Lucia, min.45), L. Baños, C. Blanco (M. Cardona, min.45), N. Mendoza

Madrid CFF: Raquel Poza, Moe Wold, Macarena Portales (Laura Rodríguez, min.84), Valeria Cantuario (Bruna Tavares, min. 76), Silvia Rubio (Ana María Catalá, min.120), Amanda Frisbe, Marie, Estela Fernández (Yasmin Mrabet, min.100), Rita Chikwelu, Geyse, Antonia Da Costa 

Golak: 0-0 (Raquel Pozak gelditu dio Leire Bañosi); 0-1 (Rita Chikweluk sartu du); 1-1 (N. Mendozak sartu du); 1-2 (Yasmin Mrabetek sartu du); 1-2 (Raquel Pozak gelditu dio Kiana Palaciosi); 1-3 (Ana Lucíak sartu du); 2-3 (Tejadak sartu du); 2-4 (Amanda Frisbek sartu du).

Epailea: Elena Pelaez Arnillas. Iraia eta Leire Baños etxekoak, eta Valeria Cantuario eta Antonia Da Costa bisitariak zigortu ditu. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!