REAL SOCIEDAD 2-1 GETAFE CF

Amaieraraino

Vídeo

Realak garaipenaren bidea berreskuratu du. Neurketa on batean, txuri-urdinek bi eta bat irabazi diote Getaferi Willian Jose eta Oyarzabalen golei esker, bat zati bakoitzean. Hiru puntu garrantzitsu goikalde postuak atzean ez uzteko.

Imanol mutilak sendo atera dira. Asko estutu dute lehenengo minutuetan eta horrek zerbai ona ekarri du. Horietako batean Realaren aldeko penaltia, VAR-a kontsultatu ondoren. Willian Josek ez du bakartu gipuzkoarrak aurretik jarriz. Getaferi kosta egin zaio arriskua sortzea, batez ere lehenengo zatian.

Bigarrenean neurketak berdin jarraitu du, baina kanpokoak berdinketaren bila atera dira. Baina gola, berriro ere, Realak sartu du. Eskuin hegaleko jokaldi ona, Oyarzabalek amaitu duena Willian Joseren erdiraketaren ondoren. Gol bikaina. Bi goleko abantaila, atzera pausoa defendatu eta kontraerasoren bat bilatzeko. Madrildarrek hainbat aukera izan dituzte emaitza murrizteko, baina Rullik oso ondo aritu da. Ia azkeneko minutuetan bi eta batekoa lortu dute tentsioa jartzeko luzapenean.

Garaipena sentsazioak berreskuratu eta oraindik itxaropena mantentzeko. Amaieraraino lehiatu behar da. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, H. Moreno, Muñoz, Merino, Pardo (Zubimendi, min.84), Sangalli (Sandro, min.66), Oyarzabal (kap), Barrenetxea (Juanmi, min.90) y Willian J.

Getafe CF: David Soria, Damián, Djene (kap), I. Miquel (Molina, min.44), Cabrera, Maksimovic, Flamini (Samu Sáiz, min.64), Gaku, M. Olivera, Mata y Hugo Duro (Ángel, min.46).

Golak: 1-0: Willian J. (pen), min.21. 2-0: Oyarzabal, min.53. 2-1: Samu Saiz, min.89.

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Merino, Rulli eta kanpoko Cabrera, Mata eta Samu Saizi.

Asistentzia: 19.386 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!