Realak bana egin du gaur gauean San Mamesen azken txanpan Braisek ikusi duen txartel gorriaren ostean bi puntuk ihes eginda. Garaipena gertu egon da, baina altxorra puntu bakarrekoa izan da.
Lehen minutuetan aukera argia izan du Realak. Marinen jaurtiketa Simonek geratu du eta, ondoren, Oyarzabalek ezin izan du baloia barrura bota Aresoren defentsa ona medio. Gola ordu erdia pasata iritsi da. Gudesek área kanpotik zartako ederra atera du eta huts eta batekoa ipini du. Abantailarekin joan da taldea atsedenaldira, baina bigarren zati osoa zuten aurretik.
Oyarzabal, hasi bezain laister, jokaldi bikaina sinatu du, baina azken jaurtiketa, atzelari pare bat eta Simon engainatuta, kanpora bidali du. Reala kondo gelditu ditu etxekoen erasoak, baina Braisi epaileak txartel gorria atera dio, ulergaitza guztiz, eta partida etxekoen bultzadaren alde ipini da. Horrela, Galarretak gol ona egin du bi minutu faltan berdinketa ipintzeko.
Realak puntu bat darama derbitik. Braisen gorriak gehiegi baldintzatu du lehia.
Fitxa teknikoa:
Athletic Club: Simón, Areso (Gorosabel, min.79), Paredes, Yuri (kap), Boiro, Jauregizar, Rego (Ruiz de Galarreta, min.46), Unai Gómez (Navarro, min.62), Berenguer (Izeta, min.72), Nico (Williams, min.72) eta Guruzeta.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Zubeldia, Sergio Gómez, Gorrotxa (Turrientes, min.62), Soler, Sucic (Brias Méndez, min.62), Marín (Aihen, min.85), Guedes (Wesley, min.76) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.77).
Golak: 0-1: Guedes, min.37. 1-1: Ruiz de Galarreta, min.88.
Epailea: Guillermo Cuadra. Txartel horiak etxeko Yuri, Areso, Izeta eta Paredesentzat eta Zubeldia eta Martín kanpotarrentzat. Txartel gorria erakutsi dio Braisi 83.minutuan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin