DEPORTIVO ALAVES 1-0 REAL SOCIEDAD

Atzerapausoa

Realak porrota jaso du Mendizorrotzan, txuri-urdinek ondo jokatu ez duten partidan. Lucas Boyeren golak punturik gabe utzi du Sergio Franciscoren taldea.

Lehen zatian donostiarrak ez dira eroso egon. Arabarrak, aukerarik sortu gabe, baloi geldikako baten bat izan ezik, hobeto kokatuta zeuden berdegunean. Solerren burukada bat eta Martinen beste bat, hau zutoinera, izan dira gure aukera onenak. Lehen zatiko luzapenean, korner baten ondoren, Artizek eskuarekin ukitu du baloia eta Lucas Boyek hamaika metroetatik gola egin du. Ez zegoen gehiagorako astirik.
Bigarren zatian, gipuzkoarrek berdin jarraitu dute. Ez dira gai izan Sivera kinka larrian jartzeko, eta honek ez du esku hartu behar izan. Erasoan argitasuna falta izan da. Aldaketekin eta azken txanpan taldeak gehiago bultzatu duen arren, ez da nahikoa izan babazorroen etxean emaitza positibo bat lortzeko. Sailkapenean gora egitea eragozten dien bigarren porrota jarraian txuri-urdinentzat.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves: Sivera, Jonny, Tenaglia, Pacheco, Parada, Guevara (kap)(Aleñá, min.76), Pablo Ibáñez, Denis Suárez (Youssef, min.93), Rebbach (Protesoni, min.76), Calebe (Vicente, min.50) eta Lucas Boyé.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Aritz (kap)(Caleta-Car, min.56), Martín, Sergio Gómez, Gorrotxa (Zakharya, min.78), Soler (Goti, min.87), Brais Méndez, Take (Karrikaburu, min.78), Guedes eta Sadiq (Barrene, min.56).

Gola: 1-0: Lucas Boyé (pen), min.45+4.

Epailea: Javier Alberola. Txartel horiak etxeko Guevara eta Tenagliarentzat eta Gorrotxa eta Aramburu kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!