REAL SOCIEDAD 2-1 REAL BETIS

Aupa!

Vídeo

Azkenean. Realak garaipenaren bidea berreskuratu du eta Real Betisi bi eta bat irabazi dio. Hiru puntu oso garrantzitsu erdikaldeko postuan jarraitzeko, Europako postuetatik nahiko gertu. Juanmik lehenengo eta Oyarzabalek azkeneko minutuetan garaipena eman diote txuri-urdinei.

Realak garaipena behar zuen goiko postuetara gerturatzeko. Horrela, gipuzkoarrak ondo sartu dira neurketan, intentsitate handiarekin, garaipenaren bila. Juanmik izan du lehenengo aukera burukada batekin, baina baloia ate gainetik joan da. Hortik gutxira, aurrelari txuri-urdinak baloia barrura bidali du estrategia jokaldi batean, Oyarzabalek jarritako korner batean. Betis ez da asko gerturatu Rulliren, baina lortzen zutenean arriskua sortzen zuten. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Willian Josek gertu izan du bigarrena, baina Pau Lopezek urrundu egin du.

Bigarren zatian kanpokoek berdinketa lortu dute. Canalesek egin du Telloren jaurtiketa baten ondoren. Berriro beste gol baten bila. Realak minutu onak izan ditu. Willian Jose bakarrik geratu da Juanmiren pase baten ondoren, baina atezaina bikain aritu da. Betisek aurrera pauso bat eman dute eta Joaquinek aukera argi bat izan du Rulliren aurrean. Atezain txuri-urdinak gola saihestu du geldiketa bikain batekin. Aukera onak talde bakoitzarentzat. Willian Josek berriro ere gertu izan du bigarrena, baina kanpora bidali du. Hainbeste saiatuz, azkenean, saria iritsi da. Juanmiren erdiraketa eta Oyarzabalen errematea garaipena lortzeko.

Hiru puntu eta pauso garrantzitsua azkeneko zortzi neurketei aurre egiteko. Oraindik asko geratzen da. Hurrengo neurketa Vigon. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Llorente R., Muñoz (Theo, min.76), Zubeldia, Merino, Sangalli (Sandro, min.62), Oyarzabal, Juanmi y Willian J. (Barrenetxea, min.81).

Real Betis: Pau Lopez, Barragan, Mandi, Feddal, Sideni, Tello (Lainez, min.76), William Carvalho, Guardado (kap), Lo Celso (Joaquín, min.67), Canales y Loren (Jesé, min.67).

Golak: 1-0: Juanmi, min.17. 1-1: Canales, min.56. 2-1: Oyarzabal, min.83

Epailea: Medie Jimenez. Txartel horia erakutsi die etxeko Llorente eta Zalduari eta kanpoko Feddal, Guardado, Lo Celso eta Barragani.

Asistentzia: 16.417 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!