Realak Deportivo Alavesi huts eta bat irabazi dio Pachecok bigarren zatian egindako golari esker. Neurketa serio eta sendo batean, Europako postuetan sendotzen dituzten hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte txuri-urdinek.
Realak ondo gobernatu du partida hasieratik, baina ez eraso estatikoetan, trantsizio azkarretan baizik. Barreneren jaurtiketa gurutzatu bat, gutxigatik kanpora joan dena, eta Oyarzabalen jokaldi bat, Abqarrek bertan behera utzi duena, bisitarien aukera onenak izan dira. Babazorroek zutoinarekin topo egin dute Riojaren jaurtiketa batean, aurretik Zakharyani falta egin arren.
Atsedenaldiaren ostean Reala gasteiztarrak baino hobe izaten jarraitu du eta, nagusitasun horren ondorioz, markagailuan aurrea hartzea lortu du. Pachecok gola sartu du Zakharyanen erdiraketa errematatuz. Alavesek ez du inoiz amore eman, baina Remiro ez dute urduritu bigarren zati honetan.
Garaipen honek txuri-urdinen Europako posizioa sendotzen du, eta ligako azken txanpa honetan gorago begiratzen jarraitzea ahalbidetzen du. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alaves: Sivera, Gorosabel, Abqar, Marín, Javi López, Antonio Blanco, Guevara (Benavidez, 66. min), Guridi (Panichelli, 66. min), Carlos Vicente (Simeone, 75. min), Luis Rioja (kap.) (Rebbach, 75. min) eta Samu (Kike García, 75. min).
Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Pacheco, Javi Galán, Zubimendi, Merino, Zakharyan (Turrientes, 82. min), Barrene (André Silva, 69. min), Take (Beceker, 44. min) eta Oyarzabal (Tierney, 69. min).
Golak: 0-1: Pachecok, 59. minutuan.
Epailea: Hernández Maeso. Txartel horiak atera dizkie Guevara eta Abqar etxekoei eta Merino eta Pacheco kanpokoei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin