REAL SOCIEDAD 3-1 CA OSASUNA

Aurreruntz Kopan

Vídeo

Reala final laurdenetan dago jada. Txuri-urdinek hiru eta bat gainditu dute Osasuna bigarren zatian, atsedenaldiko banakoaren ostean. Reale Arenak pasioz bizi izan du hurrengo kanporaketarako txartela. Eta Kopa gehiago nahi dugu.

Reale Arena hitzordu handi baterako prestatzen ari zen. Sarrera ona eta iraganeko giroak bezala. Donostiarrak ondo hasi dira, indartsu, nahiz eta nafarrek dotore eutsi. Isakek jaurtiketa gurutzatu batekin abisatu du, eta, ordu erdia pasata, atezaina gainditu du lehenengo gola sartuz. Baina pozak gutxi iraun du. Hiru minuturen buruan, Marc Cardonak ç markagailuan berdinketa jarri du. Reala hobeto aritu da, baina markagailuak ez zuen nagusitasun hori islatzen.

Bigarren zatiko lehen minutuek partida erotu dute. Aukera asko, kontrol handirik gabe, eta bi taldeak gola sartzear. Osasunarentzat langa bat eta nafarren atezainaren geldiketa bikaina Oyarzabalen jaurtiketari erantzuteko. Berdinketak Odegaardek falta jaurtiketa batekin gola lortu duen arte iraun du. Hesia gainditu du baloiak eta gola. Bigarren golak garaipena bideratu du. Isakek, buruz, Odegaardek ateratako korner bat errematatu du du lehen zutoinean.

Kopa gehiago izango dugu datorren astean. Final laurdenak dira. Jarrai dezagun amesten. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen (Monreal, min.60), Guevara, Merino, Odegaard, Oyarzabal (kap), (Aritz, min.79), Barrenetxea (Portu, min.70) eta Isak.

CA Osasuna: Juan Perez, Nacho Vidal, Roncaglia, Unai Garcia (kap), Aridane, Estupiñan, Iñigo Perez (Kike Barja, min.74), Darko, Moncayola, Ruben Garcia (Rober Ibañez, min.74) eta Marc Cardona (Adrian, min.74).

Golak: 1-0: Isak, min.33. 1-1: Marc Cardona, min.36. 2-1: Odegaard, min.61. 3-1: Isak, min.69.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Aridane eta Nacho Vidali.

Asistentzia: 31.236 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!