RCD MALLORCA 1-2 REAL SOCIEDAD

Azken minutuko poza

Vídeo

Reala Mallorcatik hiru puntuekin itzuli da Mikel Merinoren luzapenean lortutako gol bati esker. Bigarren zatian bat gehiagorekin jokatu duten txuri-urdinek sufritu egin dute etxekoak mendean hartzeko. 

Partida gaizki jarri da oso azkar, etxekoek gola egin baitute laugarren minutuan Antonio Sanchezen ezkerkada on batekin. Txuri-urdinek aukera polita izan dute berdintzeko handik gutxira, baina Rajkovicek Zubimendiren eskuinkada ondo gelditu du. Atsedenaldiaren aurretik, Zubeldiak ondo lapurtutako baloi baten ondoren, Kubok berdinketa lortu du jaurtiketa bortitz betekin. Partida markagailuan berdindu da, baina jokoan Reala dagoeneko hobeto ari zen gola baino lehen. Luzapeneko minutuetan Raillok bi txartel hori ikusi ditu eta etxekoak bat gutxiagorekin geratu dira.

Bigarren zatian Realak bere nagusitasuna areagotu du, baina aukerak ez dira erraz iritsi. Barrene izan da bisitarien aukeren protagonista, zutoinetik gertu joan diren jaurtiketa pare batekin. Luzapenean eta Imanolen mutilen temari esker, Merinoren burukada batek, Pachecoren erdiraketa bikainar aprobetxatuzr, garaipena eman die donostiarrei.
Ligako bolada eteten duen garaipena eta berriro hirunaka batzea ahalbidetzen duena. Ostiralean, aukera berria Reale Arenan Villarrealen aurka. We are Real.

Fitxa teknikoa:

RCD Mallorca: Rajkovic, Valjent González, Raíllo (kap), Nastasic, Jaume Costa (Lato, min.80), Samu Costa, Antonio Sánchez (Morlanes, min.64), Dani Rodríguez (Darder, min.80), Larin (Abdón, min.64) eta Muriqi.

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia (Pacheco, min.64), Le Normand, Javi Galán, Zubimendi, Merino (kap), Brais Méndez (Turrientes, min.73), Zakharyan (Barrene, min.64), Take eta Sadiq (André Silva, min.64).

Golak: 1-0: Antonio Sánchez, min.4. 1-1: Take, min.38. 1-2: Merino, min.92.

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Antonio Sánchez, Rajkovic, Nastasic, Samu Costa eta Darderrentzat eta Le Normand, Zubeldia, Pacheco, Turrientes eta Merino kanpotarrentzat. Txartel gorria atera dio Raillori 45+4.munutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!