Realak garaipena lortu du gaur arratsaldean Anoetan jokatutako Derbian, Athletic Club 3-2 mendean hartuta. Txuri-urdinek, bi aldiz aurretik jarri direnak, luzapenean garaipenaren gola lortu dute amaiera izugarri batean, Gorrotxaren eskuinkada bikainari esker.
Derbia horrelako neurketen berezko intentsitatearekin hasi da. Abagunerik gabe lehen minutu batzuen ostean, Solerrek Braisek jarritako erdiraketaren ondorioz abisua bidali du, Simonek kornerrera urrundu duen ezkerkada batekin. Handik gutxira, Oyarzabalek berea izan du, gutxigatik alde egin duen erremate berri batekin. Bizkaitarrek lehen aukera izan dute ordu erdia bete ostean Guruzetaren burukada batekin, langa gainetik joan dena. Minutu batzuk geroago, hirugarrenean, gola iritsi da: Oyarzabal, Guedes eta Barrene lesionatu baten arteko konbinazioa, ‘7’ak baloia areara bidali, kapitainak belaunarekin ukitzen du, Braisi erortzen zaio, Simonek lehen errematea urruntzen du eta galiziarrak, atea hutsean zegoela, ez du barkatzen txuri-urdinak markagailuan aurreratzeko. Zoritxarrez, pozak gutxi iraun du eta beste jokaldi azkar batean, Galarretak falta bat atera du, Gorosabelek baloia kontrolatu du eta, area barruan, Guruzetari utzi dio; aurrelariak, jaurtiketa gogor bati esker, lehia berdindu du atsedenaldia iritsi baino lehen.
Bigarren zatia ezin hobeto hasi da: Braisen asistentzia, Guedesek autopase bat egin du Laporte atzean uzteko eta, eskuinkada handi batekin area barruan, baloia gurutzatu du donostiarrak markagailuan berriro aurreratzeko. Gipuzkoarrek hirugarrena sartu dute Zakharyanen bitartez, baina, zoritxarrez, Take apur bat aurreratuta zegoen jokaldiaren hasieran. Lastima. Laportek berdinketa izan du bere buruan, baina ez du Navarroren erdiraketa bat ondo errematatzea lortu. Handik gutxira, talde zuri-gorriak aldaratze bat aprobetxatu du area barruan, oraingoan bai, lehia berdintzeko. Berdinketak aldaezina zirudienean, Gorrotxa area barruan agertu da eta, jaurtiketa ikusgarri batekin, baloia sare barrura bidali eta Realari garaipena eman dio. Izugarria. Eromena Anoetan.
Azken minutuko poza. Hiru puntu gehiago sailkapenean gora egiteko eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Orain, gozatzera. Hurrengo hitzordua, ostiralean, Martinez Valeron, Elcheren aurka. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu, Jon Martín, Zubeldia, Sergio Gómez, Gorrotxa, C. Soler (Goti, min. 82), Brais Méndez (Marín, min. 63), Barrene [Zakharyan, min. 41 (Aihen, min. 82)], Guedes (Take, min. 63) eta Oyarzabal (kap.).
Athletic Club: Unai Simón, Gorosabel (Areso, min. 82), Vivian, Laporte, Yuri (kap.), Jaureguizar, R. de Galarreta (Rego, min. 68), Berenguer, O. Sancet (Williams Jr., min. 53), Navarro eta Guruzeta.
Golak: 1-0: Brais Méndez, min. 38; 1-1: Guruzeta, min. 42; 2-1: Guedes, min. 47; 2-2: Navarro, min. 79; 3-2: Gorrotxa, min. 92.
Epailea: José Luis Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorrotxari eta kanpoko R. de Galarreta eta Yuriri.
Ikusle kopurua: 37.685 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin