ALMERIA UD 1-3 REAL SOCIEDAD

Azkeneraino sufritzen

Vídeo

Realak amaiera arte itxaron behar izan du Almerian hiru puntuak ziurtatzeko. Asko sufrituta eta suspentsez, aurretik itxi behar zuten partida bat irabazi dute txuri-urdinek. Oyarzabal, Carlos Fernandez eta Zubimendiren golek irribarre eginarazten diete donostiarrei.
Partida ohiko nagusitasun txuri-urdinarekin hasi da. Partida ondo gidatzen eta gora argi samar iristen. Sadiq izan da, bere etxea izan zenean, gola hurbilen izan duena. Jokaldi on pare baten protagonista izan da eta bere baliabiderik onenak erakutsi ditu. Ezkerrarekin zutoinera egindako jaurtiketa bat eta atezainak urrundu duen urrutiko bolea bat izan dira bere bi jokaldi onenak. Reala jaun eta jabe izan da, baina ezin izan du hori markagailuan islatu.
Bigarren zatian, Turrientesi baliogabetutako golaren ondoren, Realak korner batean aurrea hartzea lortu du. Aritzek baloia orraztu du lehen zutoinean eta Oyarzabalek, beti adi, sare barrura bidali du errematea bigarrenean. Amaierarako ordu laurdenaren faltan, Realaren baloi irteera txar batean, Arribasek berdinketa egin du. Carlos Fernandezek bat eta bikoa izan du oinetan, baina gora egin du tiro, aukera oso argi batean. Partida ireki egin da eta, zorionez, beste korner batean, baloiak defentsa baten eskua jo du eta VARak esku hartu du epaileak hamaika metroak adieraz zitzan. Carlos Fernandezek ez du barkatu Imanolen mutilei garaipena emateko. Luzapenean hirugarrena ere iritsi da hirugarrena. Lehen golaren jokaldi berdintsu batean, Zubimendik buruz gola egin du garaipena sinatzeko.
Realak asko sufritu du geldialdiaren aurretik beharrezko garaipena lortzeko. Ezin da beti distiratsua izan. We are Real.

Fitxa teknikoa:
UD Almeria: Maximiano, Mendes, Chumi, González, Akieme, Robertone (kap.) (Melero, 72.min), Lopy (Marciano, 92.min), Arribas (Baba, 87.min), Embarba (Lázaro, 72.min), Ramazani eta Leo Baptistao.
Real Sociedad: Remiro, Traoré, Aritz, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Turrientes (Olasagasti, 81.min), Zakharyan (Cho, 74.min), Barrene (Take, 46.min), Oyarzabal (kap.)(Carlos Fernández, 66.min) eta Sadiq (Merino, 46. min).
Golak: 0-1: Oyarzabal, 62.min. 1-1: Arribas, 76.min. 1-2: Carlos Fernández (pen.), 91.min 1-3: Zubimendi, 95.min.
Epailea: Díaz de Mera. Robertone eta Embarba eta Sadiq eta Aihen bisitariei txartel horia atera die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!