Gure hirugarren taldeak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Izarraren aurka Merkadondoan. Martinen kanporaketak eragin handia izan du lehen zatian, txartel hori bikoitza ikusi baitu eta hamarrekin utzi baititu etxekoak. Txuri-urdinak partidaren pisua eramaten saiatu dira, baina ez dute lortu. Aukera onena, gainera, nafarrek izan dute Madariagaren ezkerkada batekin, Fragak aldentzea lortu duena. Donostiarrak hobeto atera dira aldageletatik igaro ondoren eta nagusi izatea lortu dute, baina arriskurik sortu gabe. Argienetako bat etxekoek izan dute, oraingoan Endikaren bitartez, falta jaurtiketa zuzen batekin, eta Fragak kornerrera aldaratu behar izan du. Txuri-urdinen onena azken txanpan iritsi da, Zubizarretak errematatutako korner batean, etxekoen defentsak azken momentuan urrunduta. Amaieran, puntu banaketa Merkatondoan. Bigarren itzulia datorren asteburuan hasiko du Real C-k, Nafarroako lurrak berriro bisitatuz Valle de Egüesi aurre egiteko.
Fitxa teknikoa:
CD Izarra: Fraga, Eneko (kap.), Mahugo, Marcos, Endika (Martin S., min. 86), Martín, Urko, Javi Gómez (Mauri, min. 80), Laborda, Javi Albín (Cristian, min. 71) eta Madariaga (Perdi, min. 71).
Real C: Fraga, Beitia, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Merino, Eceizabarrena (Ramirez, min. 82), Guibelalde, Olarra (Garro, min. 71), Mariezkurrena, Gorosabel (Arruti, min. 60) eta Zubizarreta (Pontones, min. 82).
Epailea: Gao Aladro. Txartel horia erakutsi die etxeko Javi Albin eta Endikari eta kanpoko Guibelalde eta Mariezkurrenari. Etxeko Martini txartel hori bikoitza erakutsi dio (min. 26).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin