UTEBO FC 3-1 REAL C

Bat gutxiagorekin zaila da

Gure bigarren filialak hiru eta bat galdu du Uteboren aurka, bigarren zatiaren hogeita hamar minutu jokalari bat gutxiagorekin jokatu eta gero.

Etxeko taldeak lehen aukerak izan ditu, Sanchezen jaurtiketa bezalakoa Fragaren langatik gertu joan dena. Bigarren filialak zailtasunak izan ditu neurketan sartzeko, eta Utebo nagusi sentitu da lehen zatiko hasierako momentuetan. Norgehiagoka hasi eta ordu erdira Nene bakarrik geratu da ate aurrean, baina bere jaurtiket kanpora joan da. Etxekoen presioak gora egin du, eta atsedenaldira bost minutu falta zirela, Marinek gola lortu du aragoiko taldea aurretik jartzeko. Donostiarrek ezin izan dute erreakzionatu eta lehen zatia bat eta hutsekoarekin bukatu da.

Aldageletatik igaro ostean etxeko taldeak nagusitasuna mantendu du eta bigarren zatia hasi bezain laster Ericek bigarren gola sartu du, taldeko jokaldi on baten ostean. Bi eta hustekoarekin donostiarrek berdinketa bilatu dute, baina baloi luze batean Olarrak aurkaria heldu du, eta kanporatua izan da. Dena kontra zegoela zirudien, baina mutilek harrotasunez gola bilatu dute eta Mariezkurrenak aldea murriztu du area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri batekin. Erreakzioa iritsi bada ere, kanporaketa erabakigarria izan da, eta aragoiko taldeak hirugarrena aurkitu du Ericen bitartez berriro ere. Hirugarrena iritsi denean etxeko taldeak aldea handitu nahi izan du, baina Fragak abagune guztiak gelditu ditu.

Txuri-urdinek hurrengo asteburuan jokatuko dute Zubietan Gernikaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Utebo FC: Chanza, Sarriegui, Jorge Adán, Meseguer (Machote, min. 13), Toni Pérez, Azurmendi (Alvira, min. 78), David Sánchez (Forcén, min. 66), Marín (kap.), Eric (Javi Hernández, min. 78), Diego Suárez (Ángel, min. 78) eta Nene.

Real C:  Fraga, Merino, (kap.), Díaz de Alda, Gastesi, Olarra, Arruti (Otadui, min. 83), Guibelalde, Pontones (Ramírez, min. 51), Mariezkurrena, Garro (Arenzana, min. 51) eta J. Gorosabel (H. Martín, min. 51).

Golak: 1-0: Marín, min. 41; 2-0, Eric, min. 50; 2-1: Mariezkurrena, min. 60; 3-1: Eric, min. 70. 

Epailea: Casabona Isla. Txartel horia erakutsi dio etxeko David Sanchezi eta kanpoko Pontonesi. Txartel gorri zuzena erakutsi dio kanpoko Olarrari (min. 58).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!