REAL C 2-2 DEPORTIVO ALAVES B

Batzen jarraitzen dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak puntu berri bat lortu du Deportivo Alaves B taldearen aurka bina berdinduta. Lehen zatia oso parekatua izan da eta errespetu handiz jokatu dute bi taldeek. Partidak gora egin du minutuek aurrera egin ahala, eta dena aldatu da Gaizkak, kanpoko atezainak, txartel gorria ikusi duenean baloia eskuarekin ukitzeagatik area kanpoan. Falta horretan iritsi da donostiarren gola: Guibelalderen burukada, Victorrek baloia urrundu eta Gorosabelek, berdegunera sartu berriak, aldaratzea aprobetxatu du lehen gola sartzeko.

Baina pozak gutxi iraun du eta Roperok, penaltiz, neurketa berdintzea lortu du. Guibelaldek gauza bera egin du hiru minutu geroago hamaika metroetatik ere, eta, garaipena gertu zegoela zirudienean, beste penalti batekin gasteiztarrek Gaguaren bitartez lehia berdintzea lortu dute. Gure bigarren filialak garaipenaren bila jarraitu du amaierara arte eta luzapenean oso gertu izan du Garroren erremate batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena. Puntu berri bat lortu dute txuri-urdinek sailkapenaren erdialdean mantentzeko. Hurrengo asteburuan Deportivo Aragoni egingo diote bisita, beste filial baten aurka lehiatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real C: Olasagasti, Garro, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Olarra, Lete, Eceizabarrena (H. Martin, min. 79), Guibelalde, Ramirez, Pontones eta Arenzana (Gorosabel, min. 73).

Deportivo Alaves B: Gaizka, Egoitz, Keller (A. Perez, min. 52) Xanet, Eneko Ortiz (Parada, min. 86), Selu Diallo, Tomas Mendes, Juanmita (Victor, min. 73), Ropero (kap.) (Gagua, min. 86), José de Leon eta Maroan (G. de Heredia, min. 86).

Golak: 1-0: Gorosabel, min. 74; 1-1: Ropero (pen.), min. 80; 2-1: Guibelalde (pen.), min. 83; 2-2: Gagua (pen.), min. 88.

Epailea: Martinez Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Lete, Larrañaga eta Zubelzuri eta kanpoko Keller eta Egoitzi. Kanpoko Gaizkari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 72).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!