VILLARREAL CF 1-2 REAL SOCIEDAD

Beharrezkoa bezain garrantzitsua

Vídeo

Partida bikaina. Realak Villarreale puntuak eskuratu ditu partida dotore batean, eta talde soila, eraginkorra eta ikusgarria izan da berriz ere. Willian Joseren eta Llorenteren bi burukadek balio handiko garaipena eman diote. Amaierarako bi jardunaldiren faltan Imanolen mutilek euren esku jarraitzen izaten dute Europako txartela.

Lehen zatia txuri-urdina izan da. Realak oso minutu onak jokatuz lortu du partidaren nagusitasuna. Baloia azkar lapurtu du galtzen zuen bakoitzean eta denbora asko jokatu du kontrako zelaian. Asenjo lehen zatiko figura bihurtu da. Golak ziruditen hainbat baloi atera ditu gainetik. Geldiketa bikoitz bat egin du Monrealen burukadan eta Isaken boleakadan. Barrenetxea hegalean fin ibili da eta gola besterik ez zaio falta izan Realari, azken pausoa. Lehen berrogeita bost minutuetan iritsi ez den hori. Etxekoek ez dute Moya arrisku handietan ipini. Ontiverosen falta bat eta Cazorlaren jaurtiketa pozoitsu bat izan dira etxekoen aukera nabarmenenak.

Bigarren zatian Javi Callejaren mutilek aurrera egin dute, baina, ordu laurdenera, Willian Joseren burukada batekin aurretik jarri da Reala. Oso garrantzitsua, baina oraindik asko geratzen zen. Vilarrealek erreakzionatu aurretik, donostiarrek kontraeraso argia izan dute markagailuan abantaila handiagotzeko, baina Asenjok oinarekin atera du berriro Zubeldiaren errematea. Ordu laurden baten faltan, beste korner batean, Llorentek huts eta bikoa sartu du, garaipena gipuzkoarrengana hurbiltzeko. Baina, etenaldiaren ondoren taldeari gertatu zaion guztiagatik espero zenez, asko sufritzea suertatu zaio, nola ez. Cazorlak aldea murriztu du amaierarako bost minutu falta zirela eta bihotzak bizkortu egin dira partidako azken jokaldira arte.
Urrezko hiru puntu Europatik gertuago egoteko. Ez dago eginda, ezta gutxiagorik ere, baina garaipen honek animoz beteko ditu gipuzkoarrak azken bi partidei begira. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: Asenjo, Rubén Peña, Albiol, Pau, Alberto Moreno, Trigueros (Baena, min.75), Anguissa, Cazorla (cap), Moi Gómez (Bruno, min.62), Ontiveros (Mario, min.89) eta Fer Niño (Chukwueze, min.46).

Real Sociedad: Moyá, Gorosabel, Llorente, Le Normand, Monreal (Aihen, min.86), Zubimendi, Merino, Odegaard (Zubeldia, min.65), Oyarzabal (cap), Barrenetxea (Portu, min.52) eta Isak (Willian José, min.46).

Golak: 0-1: Willian José, min.61. 0-2: Llorente, min.75. 1-2: Cazorla, min.85.

Epaileak: Cuadra Fernández. Txartel horiak etxeko Trigueros eta Ontiverosentzat eta Merino eta Le Normand kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!