Duela hamabost eguneko istorio bera. Villamarinen bezala, gaur Montjuicen ere hamar jokalarirekin geratu da Reala partidaren hasieran, neurketa erabat baldintzatuz. Gaur, atetik berrogei metrora eta Javi López baloia borrokatzeko gai zela, epaileak Aritz kanporatu du Olmori egindako falta batengatik eta hor aldatu da dena. Bartzelonan hamaika-hamaikaren aurka zaila bada, zer esan hamarrekin geratzen bazara. Porrota lau-zero eta beste gauza betera.
Reala oso ondo sartu da neurketan. Sufritu gabe eta pilota asko mantenduz. Gola ere sartu du, Sergio Gomezen bitartez, baina gola baliorik gabe geratu da, jokoz kanpo eskas batengatik delako. Ordu laurdena pasata, hutsarteko jokaldia iritsi da. Gorria Aritzentzat eta partidua orrialdea pasatzeko. Atsedenaldiaren aurreko bi gol eta bigarren zatian beste bi.
Etengabe errepikatzen diren zirkunstantzia horiekin ezinezkoa da. Orain, Manchesterren bila. We are Real.
Fitxa teknikoa:
FC Barcelona: Szczesny, Koundé, Araújo (Fort, min.76), Cubarsí (Eric, min.59), Gerard Martín, Casadó, Pedri (De Jong, min.59), Olmo (Fermín, min.71), Lamine Yamal, Raphina (kap)(Ferrán, min.59) eta Lewandowski.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Traoré, min.64), Zubeldia, Aritz (kap), Javi López, Zubimendi (Turrientes, min.46) Olasagasti (Martín, min.20), Marín, Barrene (Mariezkurrena, min.46), Sergio Gómez eta Óskarsson (Aihen, min.76).
Golak: 1-0: Gerard Martín, min.25. 2-0: Casado, min.29. 3-0: Araujo, min.56. 4-0: Lewandowski, min.60.
Epailea: Quintero González. Txartel gorria Aritzentzat 17.minutuan.