VALENCIA CF 2-2 REAL SOCIEDAD

Beste puntu bat

Hiru izan zitezkeen, baina Realak puntu bat lortu du arratsaldean Mestallan. Bi goleko aldearekin jarri ostean, txe taldeak berdinketa lortu du bigarren zatian. Beste puntutxo bat Europako borrokan jarraitzeko. 

Realak baja asko izan ditu Mestallan, baina puntuak lortzeko konfiantza osoarekin atera da. Lehen minutuak paretsu eta aukera handirik gabe egin ostean, etxekoek penaltia alde izan dute Gorosabelek baloia eskuz jo eta gero. Carlos Soler espezialistak, Remiro engainatu arren, kanpora bidali du baloia. Barkatzen duenak ordaindu egiten du, eta horrela izan da. Ordu erdia igarota, Guevarak, ezkerkada finarekin, aurretik jarri ditu donostiarrak eta, lehen zatiko azken minutuan, Isakek, bakarkako jokaldi batean, txuri-urdinen aldea bikoiztu du.

Bigarren zatian erabateko kontrolarekin hasi da Reala, baina beste 'penaltitxo' batean, Wassek aldea murriztu du markagailuan. Hor Valentziak partidan sar zitekeela uste izan du eta Paulistaren burukada batekin berdintzea lortu du. Paulista minutu batzuk lehenago kanporatua izan behar zen, Carlos Fernandezi bigarren txartel horia falta zitzaiolako. Abantaila galduta partida bideratuta zegoenean. Ordu laurdena falta zela Maxik gorria ikusi du eta Realak garaipena bilatu du Januzajen ezkerkada batean. Kanpora ozta ozta.

Garaipena gertu izan dute gipuzkoarrek, baina puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute. Europa hor egoten jarraitzen du. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Domenech, Correia, Paulista, Diakhaby, Gayá (kap), Racic (Gameiro, min.64), Soler, Wass, Cheryshev (Musah, min.64), Guedes (Lato, min.86) eta Maxi Gómez.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal, González de Zárate (Sagnan, min.46), Guevara, Oyarzabal (kap)(Bautista, min.89), Portu (Januzaj, min.66), Carlos Fernández (López, min.79) eta Isak.

Golak: 0-1: Guevara, min.33. 0-2: Isak, min.35. 1-2: Wass (pen), min.61. 2-2: Paulista, min.73.

Epailea: Pizarro Gómez. Txartel horiak etxeko Cheryshev, Paulista, Musah eta Wass eta kanpoko González de Zárate, Portu eta Monrealentxat. Txartel horia etxeko Maxi Gómezentzat 79.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!